Zurekin
Viernes, 3 de enero 2025, 11:53
'Herri Txiki, Infernu Handi'ren lehenengo saioa 2015eko urtarrilaren 4an emititu zen, Goizuetako herritarrak protagonista hartuta. Eta orain, hamar urte eta egun bat eta milaka istorioren ondoren, ETB1eko saioa Baztan aldera hurbilduko da igande honetan. Gonbidatu berezi bat batuko zaie Miren Nogalesi eta Mikel Pagadiri 21.50ean hasiko den saioan: Zuhaitz Gurrutxaga. Beraz, ikus-entzuleak hiru aurkezleen elkartzearen lekuko izango dira Oronoz-Mugairi herrian, bizilagun bitxiak eta istorio ederrak ezagutuko dituzte, eta, horrez gain, kameren atzealdean gertatzen denaz gozatuko dute.
Publicidad
Euskal Herriko herri txiki eta auzoen berezitasunak eta xarma ezagutzera emateko asmoz jarri zen abian 2015eko urtarrilean 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztuta. Zortzi denboraldi elkarrekin egin eta gero, 2023ko urtarrilean, Zuhaitzek etapa eder honi amaiera ematea erabaki zuen. Horretarako, Amerikako Estatu Batuetara joan ziren elkarrekin, bertan bizi diren euskaldunak ezagutzera. Eta bertan ezagutu genuen Pagadiren bidelagun berria: Miren Nogales aktore zestoarra.
Euskal Telebistako klasiko batean bihurtu den saioak hamaikagarren denboraldiari ekin zion joan den abenduaren 15ean. Hala, antolatzaileek nabarmendu dutenez, hamargarren urteurreneko saioa 256. atala izango da. Hortik aurrera, hurrengo asteetan Lantz, Mendexa, Karrika, Puiu, Goiatz, Trapagaran, Zeanuri eta Luiaondo bisitatuko dituzte Mirenek eta Pagadik. Euren umore bereziarekin, lekuan lekuko bizilagunak ezagutu eta haiekin batera tarte ederrak pasako dituzte. Sebastian Lizaso bertsolaria izango dute lagun, ohi bezala.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.