Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma rodriguez-miñambres
Viernes, 1 de marzo 2024, 23:12
Juan Ramon Madariaga ezaguna da euskal irakurleentzat idatzi dituen narrazio eta, batik bat, poema liburuengatik. Ibilbide horretan 'Eroriaren logika' izan zen bere azken poesia-bilduma (2009an). Horrez gain, mendizaleen artean ere badu izenik, hiru zortzimilako igo dituelako, horri buruzko esperientzien berri emanez ('Espedizioa: mendi ororen pisua', 2015ean).
Iaz Blas de Otero-Ángela Figuera Nazioarteko XV. Saria irabazi zuen 'Bufalo guztiak' obrarekin. Bertan gai unibertsalen hautua egiten du olerkariak, hala nola, maitasuna, heriotza, denboraren gaineko kontzientzia eta bizitzak sortzen dituen naufragio pertsonalak.
'Bufalo guztiak'
Alea osatzen duten lau ataletan (Presente ezinezkoa, Azken mudantzak, Bozkario garaiak, Mirarirako materia) bi alderdi nabarmendu daitezke; alde batetik, poemetara ekarri duen fisikotasuna, hau da, musuak, usainak, besarkadak eta malkoak azaltzen dira. Beste aldetik, memoria eta ahazturaren arteko hariak uztartzen ditu, dena batera bizitzan kontsumaturik, metaforak egunerokoan aurkituz (egutegia, maindireak, aulkia).
Heldutasuna izango litzateke beste ezaugarri bat. Testuinguru afektiboaren beharra du gizabanakoak baina denboraren poderioz suntsitzen dira harremanak, bakardadera lerratzen garelarik -izaki konplexu zein kontraesankorrak-. Existentzia eta identitatearen gainean, irudiak baliatzen ditu prekarietateaz, zalantzez eta gelditu beharraz, bufaloen antzera -horra hor Euskal Herrian arrotz diren animalia horien erreferentzia izenburuan- lauhazka bizian doalako gizakia, norabidea ondo identifikatzen ez dakiela, munduaren benetakotasuna nola atzeman.
Madariagak gaiak argiro garatu ahala, estiman dituen idazleen hitzak aukeratzen ditu bere poemen tonu-iragarle gisa, esaterako, Anne Sexton, Adrienne Rich, Idea Vilariño, Kirmen Uribe, Anari eta Castillo Suarezenak. Baina beti hunkidura azkendu gabe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.