Borrar
Bere onena ematen saiatzen dira jokalari guztiak. oribeltza
«Helburua partidetan eta entrenamenduetan gozatzen jarraitzea da»
Rafa Galende | Oribeltza klubeko saskibaloi egokituko entrenatzailea

«Helburua partidetan eta entrenamenduetan gozatzen jarraitzea da»

Pasa den urtean liga irabazi zuten eta aurten ere emaitza onak lortzea espero dute, «herriaren babesarekin»

irati alonso

Domingo, 27 de noviembre 2022, 11:44

Hogeita bost urteko esperientzia du atzean Rafa Galende entrenatzaileak. Aurten, berriro izango da Oribeltza klubeko saskibaloi egokituko taldeko zuzendaria. Pasa den urtean onenak izan ziren arren, oraingoan ere irabaztearena edo galtzearena bigarren mailakoa dela azpimarratzen du. «Uste dutena baino gehiago ematen didate», aitortzen du jokalarien inguruan galdetua.

-Nola ekingo diozue denboraldiari?

-Ahal bada, joan den denboraldian baino gogo handiagoa dugu, denboraldi honetan hilean behin topaketetan jokatzetik liga normal bat jokatzera igarotzen baikara, partidak gure zelaian zein gainerako taldeen zelaian jokatzera. Ligako helburua partidetan eta entrenamenduetan gozatzen jarraitzea baino ez da.

-Pasa den urtean irabazle suertatu zineten, horrek presio handiagoa eragiten du?

-Inolako presiorik ez, liga honetan irabaztearena edo galtzearena bigarren mailakoa delako guretzat, jakina, behin partida barruan egonda irabazten saiatzen zara, baina esaten dizudan moduan, ez da garrantzitsuena.

«Partida barruan irabazten saiatzen gara, baina ez da garrantzitsuena»

asmoa

-Aldaketa asko daude taldean iazkoarekin alderatuta?

-Bi baja izan ditugu eta bi berri etorri dira. Oraintxe bertan 9 jokalari dira, eta hazten jarraitzea da asmoa, eta desgaitasun intelektuala duen edozein pertsonak jakin dezala saskibaloiaren moduko kirol bat egin nahi badu, liga bat dagoela eta liga hori jokatzen duten talde mistoak egon daitezkeela.

-Zenbat urte daramatzazu taldea zuzentzen eta nolakoa izan da bilakaera?

-Lehiaketa honetako bigarren denboraldia da hau eta, beraz, 2 urte daramatzat taldearekin. Bilakaera zoragarria izan da hasi ginenetik. Aurretik saskibaloian jokatu zuen mutiletako bat izan ezik, beste guztiak hutsetik hasi ziren, eta orain kantxan zein kanpoan egiten dutena hasi zirenarekin alderatzen baduzu, harro egoteko modukoa da.

-Zer ematen dizute zuri taldeko mutilek?

-Uste dutena baino gehiago. Batez ere, hau gozatzeko eta kirola egiteko egiten dugula sentitzea. Berdin dio zer desgaitasun izan dezakezun edo gainerakoek zer nahi duten. Ondo pasatzen baduzu, hori jada lorpen bat da, partiduetan irabaztearena edo galtzearena ez da batere garrantzitsua.

«Desgaitasun intelektuala duen edozeinek saskibaloia egin nahi badu, liga bat dago»

mezua

Babesa

-Zeintzuk dira transmititzen dizkiezun balioak?

-Adiskidetasuna, entrenamenduetan eta partidetan ondo pasatzea eta, batez ere, liga honen barruan dagoen edonorenganako errespetua (beste taldea, publikoa, epaileak...).

-Zertan nabermentzen da Oribeltza?

-Arlo pertsonalean, egin genuen lehen entrenamendutik, denek egiten dute, edo gutxienez gauza bera egiten saiatzen dira, edozein dela ere haien desgaitasuna, eta, jakina, talde osoak saskibaloi-kantxa baten barruan denetarik egiten jakitea bilatzen dugu.

Ligari dagokionez, batez beste, uste dut bi jokalari gazteak diren arren, batez besteko adin altuena duen taldea garela, 62 urte dituen bat dagoela, eta hori fisikoki dezente nabaritzen da liga honetan.

-Klubaren, zaleen eta herriaren babesa sentitzen duzue?

-Sentitzen dugu, bai, Oribeltzaren, Portugaleteko Udalaren, babesleen eta zaleen laguntzarik gabe hori ezinezkoa izango litzatekeelako. Ezaugarri hauetako talde bat ateratzea bideraezina litzateke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Helburua partidetan eta entrenamenduetan gozatzen jarraitzea da»