Borrar
Txolarre arruntaren populazioa, esaterako, %64 txikiagotu da lau hamarkadaren buruan. Fotolia
Hegaztien %25a desagertu da Europan, nekazaritzaren industrializazioaren harira

Hegaztien %25a desagertu da Europan, nekazaritzaren industrializazioaren harira

80. hamarkadan zeuden hegaztiak baino 800 milioi gutxiago daude Kontinente Zaharrean

Unai Sarriugarte

Sábado, 27 de mayo 2023, 00:13

Hegaztien %25a desagertu da Europan, nekazaritzaren industrializazioaren harira. PNAS zientzia aldizkarian kaleratu duten azterlan esanguratsu batek dioenez, urtero 20 milioi hegazti inguru desagerrarazi dira Europan azken lau hamarkadetan. Hegaztien murrizketa honek giza jarduerarekin erlazio estua aurkezten du, hala nola, lursailen urbanizazioak, baso-eremuen ustiapen masiboak, eta nekazaritza praktika intentsiboak eragin dutelarik espezie hauen gutxitzea. Lehendabiziko aldia izan da gizakiaren esku hartzea hegazti-populazioetan kuantifikatu dutena.

Ondorio honetara ailegatzeko, azken 37 urteotako 170 hegazti-espezieren bilakaera aztertu dute 50 zientzialarik, Kontinente Zaharreko 28 herrialdetako 20.000 tokitan aritu dira lanean. Zehatzago esanda, 80. hamarkadan zeuden hegaztiak baino 800 milioi gutxiago daude Europan barrena.

Txolarre arruntaren populazioa, esaterako, %64 txikiagotu da lau hamarkadaren buruan. Basoko hegaztien kopurua, berriz, %18 jaitsi da, eta %28 hiriko hegaztiei erreparatuz gero, enarak eta sorbeltzak, adibidez. Landa hegaztien kasuan, aldiz, %57raino ailegatzen da zifra. Azken hegazti espezie honetan kaltetuenen artean gari-berdantza eta landa-nabarmendu daitezke, %77 murriztu direnak Europan. Era berean, Ipar-kaskabeltzen kopurua %79 eskasagoa da eta txio txistulariaena %53.

Eta ikerketa landu duten zientzialariek diotenez, Europako nekazaritza ez omen doa bide onetik. Pestiziden erabilera munduan % 80 handiagotu dela diote, 1990etik, kalteak eraginez bai nekazarien eta baita kontsumitzaileen osasunari eta biodibertsitateari ere. Azken bi hamarkadetan pestiziden merkatua bikoiztu egin dela helarazi dute, 2020an 53.000 milioiko negozioa egiteraino iritsi zelarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hegaztien %25a desagertu da Europan, nekazaritzaren industrializazioaren harira