Borrar
Birusaren hedapena saihesteko helburuarekin, baserriko ahate guztiak sakrifikatu dituzte. Fotolia
Hegazti gripea dela medio, neurriak abiarazi dituzte Ipar Euskal Herriko 16 herritan

Hegazti gripea dela medio, neurriak abiarazi dituzte Ipar Euskal Herriko 16 herritan

Izan ere, Nafarroa Behereko Akamarre udalerriko etxalde batean H58N birusa topatu dute

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 22 de diciembre 2021, 17:21

Hegazti gripea dela medio, neurriak abiarazi dituzte Ipar Euskal Herriko 16 herritan. Izan ere, Nafarroa Behereko Akamarre udalerriko etxalde batean H58N birusa, 'Hegazti gripea' izenarekin ezaguna den gaitza topatu dute bertako ahateetan.

Birusaren hedapena saihesteko helburuarekin, baserriko ahate guztiak sakrifikatu dituzte. Horrez gain, Akamarretik 10 kilometroko erradioan zenbait neurri martxan jartzen hasia da Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefetura, orotara hamasei udalerri daudelarik kaltetuen artean. Dena den, hauexek behin-behineko neurriak baino ez direla nabarmendu dute bertako agintariek.

Akamarretik 10 kilometrora zirkulu zentrokideetan hainbat esparru markatu dituzte, zonalde horietako bakoitzak tentsio maila espezifiko bat aurkezten duelarik. Aldi baterako protokolo honen barruan dagoen esparruari 'Babes eta zaintza eremu' izena eman diote.

Zonalde horretako etxaldeetako ahateak konfinatuta eduki behar dituzte, horien jabeek ahateak elkarrekin egotea saihestu behar dutelarik, baita animalia espezie honen higienea maisuki zaintzeko erantzukizuna izan ere. Era berean, jabeek simaurra eta minda ezingo dute eremu hartatik kanpo lekualdatu, ezta esparrura sartu ere. Gainera, alarma egoerak irauten duen asteotan ezingo dute hegaztietatik eratorritako edonolako produkturik salmentan jarri.

Justu, urtengo otsailean Donapaleun manifestazioa gauzatu zuten ahate etxalde ezberdinetako jabeek, hegazti gripearen ondorioz agintariek exijitzen zituzten hainbat neurrirekin kontra eginez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hegazti gripea dela medio, neurriak abiarazi dituzte Ipar Euskal Herriko 16 herritan