Borrar
Urgente Dos heridos por inhalación de humo tras un incendio en un bloque de viviendas en Erandio
Informazioarekin zerikusirik ez duen gazte bat, adingabeentzako zentro batean. Blanca Castillo
Hazi, hezi

Hazi, hezi

Hamaikatxo familia ari dira gorriak ikusten, euren bizitza-proiektua seme-alabetako batek nola hondoratzen duen sinestu ezinik

Viernes, 1 de junio 2018, 02:31

Gurasoei dagokie euren seme-alabak babestea eta egoki heztea, adinbako direnean behintzat horien ongizateaz arduratzea. Aldiz, azken hauen gutxieneko zeregina da esker onez jardutea, gizatasunez jokatzen ikastea eta bizitzak ekarriko dizkien erronkei aurre egiteko euren buruak prestatzea. Oinarrizko arauak dira horiek, etxe barruetan bizikidetza ahalbidetzekoak. Ohikoan izan behar lukeen horrek, baina, aldagai kontaezinak ditu, zoritxarrez dena korapilotu eta txarrera eramatekoak.

Hamaikatxo familia ari dira gorriak ikusten. Euren bizitza-proiektua seme-alabetako batek nola hondoratzen duen sinestu ezinik. Izan ere, dezente hazi dira azken urteotan gurasoenganako erasoak. Edo gehiago ezagutzen dira, behintzat. Honelako izurriteak ez direlako bat-batean sortutakoak. Sustrai sendoak dituzte, momentu historikoaren araberako ezaugarriak hartu arren. Autoritate printzipio pedagogikoena ere arrakalaz betetzen hasia da aspalditik eta sasoiotako beste hainbat faktorek ez dute horiek ixten laguntzen.

Etxe-eremuan erasotzaile izandako 101 nerabetaz arduratu zen iaz Aldundia. Baina esku-hartze programak 320 lagun hartu zituen guztira. Tartean 98 ama, 64 aita eta 57 senitarteko izan ziren. Zenbaki hauek, jakina, izozmendiaren tontorrekoak baino ez dira, hainbat familiak isilpean egiten baitiote aurre arazo latz honi, besteek esan dezaketenaren beldurrez. Estigma modura daramate zama hau eta horrek samina areagotu baizik ez du egiten, inolako ihesbiderik gabe halakoak are mingarriagoak baitira.

Erasotzaileetako hamazazpi 10 eta 13 urte bitartekoak ziren –datu beldurgarria, benetan–; hogeita lau, 14 eta 15 urte artekoak; berrogeita sei, 16-18koak; eta hamalau, 19-21ekoak. Joera, gainera, goranzkoa da: foru zerbitzuek honelako 82 nerabe hartu zituzten 2014an, 96 hurrengoan, 100 2016an, eta bat gehiago iaz. Horri aurre egiteko programa, jatorrian, familia barruko dinamikak aldatzen ahalegintzen da, eta harreman zein komunikazio-eredu 'osasuntsuagoa eta hobea' finkatzen.

Garrantzi handikoa da honelakoak ezagutzera ematea, horiek gizarteratzea egoera berean dauden beste askorentzat lagungarri izan daitekeelako. Norbere seme edo alaba gurasoen erasotzaile izatea ikaragarria da, lur jota geratzekoa. Baina badago itxaropenik, badago laguntzarik eta badago irtenbiderik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hazi, hezi