Borrar
'Airea ez da debalde' liburuaren azala.
Hausnarketa-puskak

Hausnarketa-puskak

Domingo, 26 de abril 2020, 22:46

Joseba Sarrionandiaren literatur produkzio oparoan leku berezia betetzen dute testu laburrez osatutako saiakeraren itxurako idazlanek. 'Ni ez naiz hemengoa' liburu ezaguna, adibidez, eredu hautatua izan liteke. Oraingo hau ere, 'Airea ez da debalde' izenburuarekin argitaratu den liburua, ildo horretan kokatu daiteke. Kasu honetan, testuak ordenatzeko irizpide moduan, egunkariaren formatua («gaukari» idazlearen hitzetan) aukeratu da, eta, honelako liburuetan gertatu ohi den bezala, adabakiz eraikitako pentsamenduaren aurrean gaude, saiakerari suposatzen zaion argumentazio luzeago eta sakonagoaren ordez liburuan agertzen diren testuek zatika eta inpresioz adierazten baitute pentsamendua. Askotan testu hauek narrazioaren forma ere hartzen dute, adierazi nahi dena istorio baten bidez jakinarazten da-eta. Askotariko osagaiak agertzen zaizkigu hemen: hausnarketak, liburuei buruzko erreferentziak, ubako bizitzari buruzko aipamenak…

Testuan argumentazio luzerik azaltzen ez bada ere, honek ez du esan nahi hausnarketarik ez dagoenik, hori bai, bide zidorrak isilpean edota irakurlearen esku utzita. Izan ere, idazlea uraren gainean harriak botaka arituko balitz bezala dabil hemen, eta harriak ura jotzean sortzen dituen uhinak irakurlearengana heltzen direnean, honek inpresio desberdinak jasotzen ditu eta haiekiko dialektikan hasi.

Airea ez da debalde

  • Joseba Sarrionandia Pamiela. 208 orr. 16 euro

Edonola ere, nabariak dira Sarrionandiaren literaturaren interesgune markatuak. Adibidez, marjinalitatearen zentzua. Nolabait esateko indigenismo disidente batetik idazten duela ematen du, mendebaldeko etnozentrismoari itzuri dabilelarik. Baina marjinalitate honetan ez da kontraesanik falta, gure artean urte askoan idazleren bat sistemaren erdigunean kokatuta egon bada, Sarrionandia izan baita.

Bigarren interesgunea hizkuntza bera da. Ikusgarria da nola erabiltzen dituen hitzak, nola biziberritzen dituen baztertuta diruditen esamoldeak, harik-eta hizkuntzak erliebea hartzen duen arte, ezagutu beharreko altxorra, malgua eta tolesduraz betea, dela erakutsiz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hausnarketa-puskak