Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 18 de marzo 2022, 22:36
Haurtzaroko sexu abusuak ditu hizpide Maddi Ane Txoperenaren nobela berriak, 'Ez erran inori'. Ipar Euskal Herriko idazleak Igartza Sariaren 23. edizioko saria jaso zuen 2020ko irailean, idazle gazteei euren proiektuak lantzeko banatu ohi duten beka, eta, horren ondorioz, orain iristen zaigu lan interesgarri hau. Beasaingo Udalak, CAF enpresak nahiz Elkar Argitaletxeak urtero antolatzen duten ekimena da Igartza Saria.
Obra hauxe fikziozkoa da, pertsonaiak eta jazotako gertaerok asmatuak direlarik, alegia. Izan ere, Txoperenarentzat fikzioak musikak eta gainerako arte espresibo batzuek bezala, aukera ematen dute askotan beste modu batera azaldu ezin daitezkeen gaien inguruan mintzatzeko.
Lide da eleberriaren protagonista nagusia, haurra zela sexu abusu bat sufritu zuena Donapaleuko bere etxean bertan. Dena den, gertakariaren nondik-norakoak bertan behera utziko ditu hainbat urtetan. Baina, gaztaroan jada Baionan bizi delarik, behin eta berriz datozkio txikitan sufritu zituenak. Hori dela medio, oroitzapen haietatik ahaztu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara... Dena den, pasarteok hortxe jarraitzen dute, eta, ez du edonolako bakerik aurkituko Lidek.
Txoperenak obra lantzerako orduan gaiaz irakurri eta entzundakoak izan ditu ardatz, hala nola, fikziozko liburuak, filmak, poesia zein saiakera liburuak eta baita zenbait podcast ere. Gainera, Txoperenak, beraren bizipen propioak, gaiari buruz egin diren hainbat tailer, bertan parte hartu duenetan ezagututako pertsonenak eta baita bere inguruko jendearenak izan ditu hizpide.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.