Borrar
'Nondik sortzen da haizea?' liburuaren azala.
Haurtzaroa ahaztezina da
Territorios

Haurtzaroa ahaztezina da

Karla Fdez. de Gamboa Vázquez

Miércoles, 22 de noviembre 2023, 00:46

Xabier Mendiguren Elizegik euskal literaturan egindako ibilbidea luzea bezain zabala da. Helduentzako nahiz haur eta gazteentzako liburu ugari idazteaz gain, editore gisa ere egindako ekarpena oso garrantzitsua da. 80ko hamarkadaren bukaeran idatzi zituen haur, baina batez ere gazteei zuzendutako bere lehen obrak eta harrezkeroztik asko dira argitaratu dituen liburuak. Xabier Mendigurenen prosa errealismo kritikoaren baitan sailka daiteke nagusiki, haur eta gazte literaturan hain zabaldua den literatur korrontea, hain zuzen. Dena den, beste genero batzuk ere uztartu ditu azken urteetan, besteak beste, umorea eta abentura nahasten dituzten fantasiazko istorioak.

'Nondik sortzen da haizea?'

'Nondik sortzen da haizea?' itxuraz liburu samurra da, Elkarreko Batela bildumako gainerako liburuak bezala, lehen irakurleei zuzenduta baitago. Hau da, oso testu gutxi du eta Mirari Sagarzazuren ilustrazioek orrialde bikoitz bakoitzaren aurkia hartzen dute gutxienez. Hala ere, liburu honek istorio delikatu, sentikor eta ezti bat ezkutatzen du, haurtzaroaz, bizitzaz eta zahartzaroaz hausnartzera gonbidatzen gaituena. Istorioaren protagonista txikia zenean zekizkien gauza askotaz akordatzen da, gehienak naturarekin eta landa-bizitzarekin lotutakoak. Eskolan zenbat ikasi zuen ere gogoratzen du, baina konturatu da zahartu ahala bertan ikasitako gehiena ahaztu egin duela. Zorionez, haurtzaroko bizipen eta oroitzapenek ahaztezinak dirudite.

Narrazio-egitura, beraz, erronka bat izan daiteke lehen irakurleen interpretazio-gaitasunerako, baina, aldi berean, irudiek beharrezko laguntzak ematen dituzte irakurle hasiberriek beren literatura-gaitasuna garatu ahal izan dezaten. Izan ere, Mirari Sagarzazuren marrazkiek erakusten dutenez, protagonistak haurtzaroko oroitzapenak ahaztu ez baditu, bere biloba izan zitekeen haur batekin horiek berriro bizitzen ari delako da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haurtzaroa ahaztezina da