Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 7 de abril 2021, 20:48
Haurreskolak Partzuergoak datorren astelehenean, apirilaren 12an, irekiko du izena eman eta plaza eskatzeko epea. Beraz, 2020an eta 2021ean jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek apirilaren 12tik 21era bitarteko tartea izango dute Partzuergoko eskoletan plaza eskatzeko. Izena emateko epe hau partzuergoko zentroren batean lehen aldiz irailean, urrian edo azaroan sartu nahi duten haurrentzat irekitzen da. Haurreskolak Partzuergoaren eskoletan edo online egin daiteke: haurreskolak.eus
Plaza bat eskatu nahi duten familiek honako egutegi hau hartu beharko dute aintzat:
Apirilaren 12tik 21era: eskariak entregatu beharko dira; ekainaren 2an, behin-behineko zerrendak argitaratuko dira; ekainaren 3tik 16ra, behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztu ahalko dira; ekainaren 30ean: behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte; irailaren 6an: umeak haur-eskolan sartuko dira.
Gasteizko haur-eskolen kasuan, izen-ematea herritarren arretarako udal bulegoetan egingo da (gizarte etxeetan), eta online egin nahi izanez gero, berriz, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Udaberrian irekitzen duen epe honetaz gain, Haurreskolak Partzuergoak urtean beste bi izen-emate aldi ere zabalduko ditu: urrian bata (abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko diren umeentzat), eta urtarrilean bestea (martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartu nahi dutenentzat).
Haurreskolak Partzuergoak 236 haur-eskola ditu egun, Euskadiko 178 udalerritan. Horien guztien artean, 8.567 plaza eskaintzen ditu, 0-2 urteko etaparako. Haurreskolak Partzuergoan izena emateko prozedurari buruzko informazioa zehatzago nahi izanez gero, partzuergoaren webgunean daukazue eskura.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.