Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 22 de enero 2023, 08:15
Haurrentzako literatura sortzeko 2023 Etxepare Saria abian da. Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna. Era berean, epaimahaiak ekainaren 29an emango du ezagutzera nor den aurtengo irabazlea. Haurrei bideratutako euskarazko lan ilustratuak soilik aurkeztu ahal izango dira ekimenera, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko direnak. Hautagaitzak bakarka edo idazle-ilustratzaile talde bezala aurkeztu ahal izango dira.
Nafarroako hainbat herritako euskara zerbitzuek eta mankomunitateek elkarlanean martxan jarritako ekimena dugu hauxe; hala nola, Agoitz, Antsoain, Atarrabia, Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Esteribar, Galar Zendea, Gares, Zizur Nagusi, Uharte, Tafalla, Iruñea eta Lizarrako Udalak; Malerrekako Mankomunitatea, Sakanako Mankomunitatea, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Irantzu Mankomunitatea eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea.
Proposamena hari narratibo bat aurkezten duen kontakizuna izan beharko da, irudi eta testu laburren bitartez aurkeztu beharko direnak. Formatua librea izango da, baina lanak ez dira 20 x 21 zentimetro baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz aurkeztu beharko dituzte.
Lehiaketa honen epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan eskarmentua duten adituek osatuko dute, epaimahaikideak udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dituztelarik. Lehiaketa honek sari bakarra eskainiko du, 5.000 euroko diru-laguntza, hain zuzen ere. Hala, lan onuraduna Pamiela argitaletxearen zigilupean kaleratuko dute, euskaraz, eta argitalpenean Etxepare Sariaren aipamena egin beharko da.
Nafarroako toki-entitateetako Euskara Zerbitzuek, Nafarroako lurralde historikoan garaikur garrantzitsu baten hutsunea ikusirik, literatura txapelketen esparruan erreferentzia izango zen saria sortzea erabaki zuten. 2004an jarri zuten abian eta lehendabiziko urteetan beka izan zena, sari bilakatu zen 2009. urtean.
Lehiaketa honetan esku hartzeko ezinbestekoa da albumaren maketa aurkeztea, etxeparesaria.eus webgunearen bitartez. Bidaltzen diren fitxategiek gehienez jota 20 megabyte izan beharko dituzte. Egileek nahi izanez, gero, irudi originalak bidali ditzakete posta arrunt bitartez, epaimahaikideek jatorrizko lana ezagutu dezaten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.