Gida berriaren ale batzuk.

Haurrentzako 231 liburu aztertzen dituen Mondragon Unibertsitatearen gida

Iaz euskaraz argitaratutako lan horien inguruko txostenaren helburua argitalpenak hiru kategoriatan sailkatzea da: liburu gomendagarriak, osogomendagarriak eta zerrenda berezia

Zurekin

Martes, 8 de octubre 2024, 17:39

Mondragon Unibertsitateak iaz haur eta gazteentzat euskaraz argitaratu ziren 231 liburuak aztertu ditu, eta azterketa horren emaitza da 'Haur eta gazte literatura. Irakur gida 2023'. Argitalpenak hiru kategoriatan sailkatzea da gidaren helburua, alegia, liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Horretarako, hizkuntzaren erabilera, literatur kalitatea edo gaien tratamendua aztertu dira, besteak beste.

Publicidad

Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, Aramaioko, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko udal liburutegietako, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolako, Eskoriatzako Luis Eceiza Herri Eskolak eta Mondragon Unibertsitateko 14 liburuzain eta irakasle aditu izan dira gida egin duen lantaldean, eta argitalpenak irakurri eta aztertzeko ardura izan dute.

Gida koordinatzeaz Mondragon Unibertsitateko Marikarmen Apraiz arduratu da, eta edizio honetako azalaren diseinua Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikaslea den Maddi Martinena izan da. «Hauxe izan da taldearen lan teknika: haur eta gazte literaturan 2023. urtean euskaraz argitaratu dena irakurtzea, gure irakurketak alderatzea eta hizkuntzaren erabilera, literatura-kalitatea, gaiari ematen zaion tratamendua eta abar baloratzea», azaldu dute gida ebaluatu duten profesionalek.

Horrela, liburu guztiak irakurri ondoren, lantaldeak hiru kategoriatan sailkatu ditu lanak: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azken kategoria horretako liburuei aipamen bat egin zaie.

Askatasunaren garrantzia

Liburu bakoitzari esleitu dioten gutxi gorabeherako adinari dagokionez, gidaren egileek adierazi dute zenbaki hori «orientagarria» dela. «Erritmoak, haurren zaletasunak eta abar sailkaezinak dira. Gure ustetan, haurrek liburuak askatasunez aukeratzea oinarrizkoa da, eta funtsezkoa, irakurzaletasuna sortzeko», azpimarratu dute.

Publicidad

Unibertsitatetik nabarmendu dute 'Haur eta gazte literatura. Irakur gida 2023' «ikusminez» espero den bilduma dela, urtero gida deskargatuenetakoa izaten baita Mondragon Unibertsitateak argitaratzen dituen argitalpenen artean.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegia 1990ean hasi zen haur eta gazteentzako liburuen gidak kaleratzen, udal liburutegietako liburuzainen eta zenbait ikastetxetako irakasleen laguntzarekin. 2001. urtetik aurrera argitaratutako zenbakiak sarean daude eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad