Zurekin
Martes, 3 de octubre 2023, 18:11
Haurren aurrean helduok heldu ekimenaren bigarren edizioa laster hasiko da: urriaren 19an, hain zuzen ere. Helduei zuzenduta dagoen ariketa praktiko honek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea. Izan ere, aurreko edizioan argi utzi zutenez, «erabilera sozialaren eredurik ez badago, haurrek hizkuntza ikasi bai, baina ez dute jardungo».
Publicidad
Aipatutako helburu horiei zuzen-zuzenean erantzutera bideratutako jardunaldiekin abiatuko da ekimena. Besteak beste, antolatzaileek nabarmendu dutenez, hizkuntzen sozializazioa eta helduen eredugarritasuna eta erreferentzialtasuna bezalako gaiak sakonean landuko dituzte, Iruñean, urriaren 19an, antolatutako jardunaldietan.
Gai horietan adituak diren lau hizlari ariko dira, bi saiotan banatuta. Goizeko saioa Kondestable jauregian izango da, eta Gemma Sangines psikologoa eta Paula Kasares eta Rosa Ramos soziolinguistak ariko dira bertan. «Diziplina ezberdinetatik landuko dituzte gaiak, eta hausnarketarako gako interesgarriak eskainiko dira», azaldu du ekimenaren koordinatzaile Jon Zapatak. «Horretaz gain, helduok egunerokoan egiten ditugun hautuek duten eraginaz jabetzeko zein euskararen erabilera sustatzeko egin dezaketen ekarpena zenbaterainokoa izan daitekeen ikusteko ere baliagarria izango da».
Arratsaldeko saioa, berriz, Laba aretoan izango da, eta Kike Amonarriz izango da bertaratzen diren gurasoei euskararen erabileran aurrerapausoak emateko nola eta zertan lagundu dezaketen azalduko diena. «Etorkizunean euskararen erabilera, alor guztietan, ohikoagoa izateko bidean helduok zeresan handia daukagu, eta helduen artean, guraso zein ume zaintzaileek umeengan duten eragina bereziki da kontuan hartzekoa», nabarmendu du Zapatak.
Goizeko zein arratsaldeko saioa doakoak dira eta publikoari zabalik daude, baina goizeko saioan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, ekitaldiaren antolakuntza ahalbideratzeko. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako topagunea.eus webgunea erabili daiteke.
Publicidad
Euskal Filologian eta Antropologian graduatua, Soziolinguistikan doktorea. Euskararen indarberritzea ardura eta ikerketa arlo du eta haurtzaroko euskarazko hizkuntza sozializazioan aztertzailea eta hedatzailea da. Egun, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuan jarduten du.
Psikologoa Kirol psikologian (UNED) eta Jokaeraren aldaketan (CENTRO KANTOR, Salamanca) masterrak. Ikertzeko nahikotasuna (Universidad de Salamanca). Hiztun gutxituen jokaeran aditua. Hizkuntza Asertibitatean lan egiten du 2003. urtetik. TELP (Taller d'espai lingüístic personal) sortzailetako bat. Irten Hizkuntzaren armairutik (2015) liburua idatzi du, Ferran Suay-rekin batera.
Publicidad
Nafarroako tokiko administrazioko euskara teknikaria 1989tik 2021era, lan teknikoa eta soziolinguistikaren lanketa uztartu ditu kaleratutako argitalpenetan eta eskainitako trebakuntza saioetan. 2022ko irailean Uharri Soziolinguistika Aplikatua aholkularitza-zerbitzua sortu zuen.
Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburu (1984-90) eta SIADECO Ikerketa taldeko partaide (1990-2000). Soziolinguistikari buruzko artikulu ugari idatzi ditu eta 2019an «Euskararen bidegurutzetik» liburua argitaratu zuen. Umoregilea eta ETBko hainbat programatako aurkezle eta zuzendari. Euskararen Aholku Batzordeko kide eta euskaltzain urgazle. 2019tik 2023ra Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.