![Haurrek ez dute Cabarcenon sartzeko sarrera ordaindu beharko](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202008/04/media/cortadas/cabarceno-kQz-U1109764544810mD-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Haurrek ez dute Cabarcenon sartzeko sarrera ordaindu beharko](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202008/04/media/cortadas/cabarceno-kQz-U1109764544810mD-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Lunes, 3 de agosto 2020, 22:40
Bizkaitik ez oso urrun, animalia basatiak aurrez-aurre ikusteko aukera eskaintzen du Kantabrian dagoen Cabarcenoko parkeak. 110 espezie baino gehiago batzen dira bertan, lehoiak, elefanteak, jirafak, hipopotamoak, hartzak... Aurtengo egoera dela eta, bertako Turismo sailak hamabi urte baino beherako haurrei doako sarrera jartzea erabaki du. Eskaintza hori datorren irailaren 15era arte luzatuko da eta probintziako beste turismo puntu batzuetara hedatuko da ere. Hala nola, bisitariek El Soplao kobazuloa eta Fuente Dé teleferikoan aritzeko aukera izango dute, haurren kasuan, guztiz debalde.
Cabarceno eta Fuente Dé bisitatu nahi izanez gero, deskargatu beharreko doako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Cantur webgunean –cantur.com-. Kobazuloen kasuan aldiz, elsoplao.es webgunean egin beharko da. Nahi izanez gero, posiblea da ere sarrerak leihatiletan deskargatzea. Horrela eginez gero, familiako kideren batek aurretiaz frogatu beharko du umearen adina. Horretarako bere nortasun agiria erakutsi behar izango du, edo horren faltan, familia-liburua.
Heldu bakoitzeko, ume baten doako sarrera eskuratu ahal izango da gehiengoz. El Soplao kobazuloan aldiz, promozioak egunean 35 sarrera baino ez ditu onartuko.
Azken hori Kantabriako Arneroko mendilerroan dagoen kobazuloa da, Herrerías, Valdáliga eta Rionansa udalerrietan. Bere formazio geologikoen kalitate eta kantitateari esker, mundu mailako leize nabarmenentzat hartzen dute. Hogei kilometroko luzera osoa izan arren, publikoak lau besterik ezin ditzake bisitatu. Oso ohikoak ez diren formazioak daude bertan: Heliktitak, grabitateari aurre egiten dioten estalaktita eszentrikoak, eta draperieak, sabaitik zintzilik dauden izara edo bandera zeharrargiak. Haitzuloa sortu zuten harri karstikoak Mesozoikotik datoz, Kretazeo garaitik hain zuzen ere, duela 240 milioi urte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.