Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Sábado, 19 de noviembre 2022, 13:58
'Haur eta Gazte Literatura Eskolan' izeneko ikastaroan izena ematea epeak irekita jarraitzen du oraindik. Ikastaroaren helburua da eskoletan irakurketa literarioa bultzatzea, eta hezkuntzaren arloan aritzen diren profesionalei zein hezkuntzarekin loturiko ikasketak egiten ari diren ikasleei batik bat zuzenduta dago. Hala ere, gaian interesa duen edonork parte har dezake.
Galtzagorri Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak antolatu dute ikastaroa, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntzarekin, eta izena emateko epea abenduaren 2an amaituko da. Izen-emate guztiak jaso eta gero, abenduaren 12an mezu bat bidaliko zaie onartuta daudenei bakarrik, izan ere, 30 plaza besterik ez daude.
Ondoren, plaza lortzen dutenek matrikula egin beharko dute, abenduaren 12tik 19ra bitartean, eta ikastaroa datorren urteko urtarrilaren 11n hasiko da, maiatzaren 3ra arte. Saioak asteazkenero izango dira, 17.00etatik 20.00etara, Gasteizko Kirol eta Hezkuntza Fakultatean, eta gainditzeko, saioen % 80etara etortzeaz gain, online egin beharreko jarduerak ere burutu beharko dira.
Prezioari dagokionez, EHUko ikasleek eta langabetuek, 50 euro ordaindu beharko dituzte; Galtzagorriko bazkideek, 100 euro, eta gainontzekoek, 150 euro.
Ikastaroan izena eman nahi izanez gero, hemen egin daiteke. Era berean, ikastaroaren programari buruzko informazio eskuratu nahi izanez gero, Galtzagorriren webgunean jaso daiteke, hemen.
Halaber, elkartearen YouTubeko kanalean, informazio bera ere ikus daiteke bideo batean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.