Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Argentinako eskola batek erabaki du Asperger sindromea pairatzen duen haur bat dagokion gelatik atera eta aparteko ordutegi eta gelatan baztertzea. Sindrome hori duen haurrak gehienetan zailtasunak ditu besteekin harremanak izateko, trebetasun hori falta zaio.
Guraso batzuek egin zuten eskakizuna eta eskolak ukatu egin zien aldaketa. Eskola erlijiosoa da, erdi-mailako eskola pribatua. Gauza da hasierako guraso gutxi haiek ugaldu egin zirela berehala eta azkenean greba ere antolatu zutela haur gaixoaren bazterketa bultzatzeko.
Azkenean, eskolak amore eman du eta gurasoek zalapartaz ospatu dute erabakia, sare sozialetan nahiz kalean. Haurrak ez du dagokion gela izango eta ospakizunak ospakizun, galde diezaiokegu geure buruari zer irakatsi dieten guraso horiek beraien seme-alabei.
Desberdina baztertzen ikasi dute, maioriak gutxiengoa zapaltzeko eskubidea duela, zilegi dela besteen gaitza ospatzea. Pentsaera horrekin gizarteratuko dira haur horiek, ikuspuntu horrekin gobernatuko dute beraien bizitza behin helduz gero.
Gugandik urruti gertatu da hori, baina ez zaigu zaila egiten horrelako zerbait gure artean. Edozerk eman diezaioke bide bazterkeriari: haurra azkarregia delako edo motelegia; lodiegia edo argalegia; itsusia edo ederregia; betaurrekoak dituelako edo ibiltzerakoan zailtasunen bat duelako.
Mundu osoko haurrak ari dira ikasturtearen hasiera honetan bazterkeria sufritzen, edozein giza mailako eskoletan, erlijioso nahiz laiko, pribatu nahiz publiko. Horren beldur pasatu dute uda eta, azkenean, kondenatua hiltzera nola, halaxe joan dira eskolara, halaxe doaz egunero.
Argentinako gertakizunarekin ikusi bezala, lehen kaltetua haur baztertua da, eta horrekin batera, haur horren gurasoak. Baina gainerako haurrak ere kaltetuak dira, okerreko bidetik bultzatu dituzte bazterkeria ospatu duten gurasoek. Asperger sindromea ez da kutsatzen, Argentinako guraso horien ezjakintasuna eta gupidagabekeria bai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.