Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Huntzaren azken kontzertua izango da. E. C.

Hatortxu Rock jaialdiak 17 talde eta bakarlari bilduko ditu

Abenduaren 16an ospatuko da, Atarrabian, eta sarrerak 25 euroren truke eskura daitezke

Leire Larrazabal

Viernes, 3 de noviembre 2023, 21:42

Hatortxu Rock Jaialdia abenduaren 16an ospatuko da Atarrabian, Nafarroan. 28. edizioa izango da eta 17 talde eta bakarlariz gozatzeko aukera izango dugu, hauek: Los Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes, Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik Baizera!, Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, DJ Reimy eta DJ Trapella. Sarrerak, 25 euroren truke, salgai daude Hatortxu Rocken webgunean.

Publicidad

Gainera, talde batzuen kasuan, tarte baterako azken kontzertua izango da Hatortxuko Rock festibala. Liherrek, esaterako, «etenaldi luze bat» iragarri du, eta horren aurretik egingo duten birako azken kontzertuetako bat izango da Atarrabiakoa, Nafarroan azkena. Edo beste bat, Huntza adibidez, Bilboko Miribillako agur kontzertuaren aurretik azkeneko kontzertua izango da Hatortxukoa eta Skabideanek ere azken aldiz joko du, datorren urteko amaieran argitaratuko duten diskoa prestatzen jarri aurretik.

Hatortxu Rock jaialdia 1999an sortu zen eta urtero ospatzen da, 2021ean izan ezik, orduan azken momentuan jaialdia bertan behera uztea erabaki zuten covid-19 pandemiaren egoeragatik. Aurreko urteko edizioan, 2020an, aurreikuspen handiagoz internet bidezko jaialdia antolatu zuten. 2017an 20.urteurreneko festibala ospatu zuten eta jendetsuena izan zen, milaka pertsona joan ziren baina taldeen aldetik ere errekorra markatu zen. Horrela, festibala Lakuntzan ospatu zen, lau egun iraun zuen eta 85 musika taldek parte hartu zuten. Tira, hori dagoeneko izan zen eta orain aurtengoarekin goza dezakegu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad