Harriaren ikasgaia
Adarraren puntan ·
Adarraren puntan ·
Harri bat. Harri ziztrin batek izan zuen errua. Jakinaren gainean nengoen, medikuak aspaldi ohartarazi zidalako: harriak dituzu behazunean, komeniko litzaizuke, ahalik eta lasterren, zerbait egitea… Eta ez. Ez nuen ezer egin. Egiazko errua nirea zen guztiz.
Publicidad
Behin baino gehiagotan behazuna bera kentzea gomendatu zidaten, baina… muzin egin nion. Azken finean ez nuen benetako minik sentitzen eta ebakuntza, nahiz eta leuna izan, beti ebakuntza da.
Uda hasiberria zegoenean, hondartzak egun liluragarrien promesa erakusten zuenean, medikuaren hitzetan noizbait entzundako mehatxua egia bihurtu zen: «Kontuz ibili, harri horietako bat pankreara pasatzen bada, oso gaixotasun serioa litzateke». Eta bai. 2018ko udara betiko 'uda horribilis' izango da niretzat. Ekain bukaerako egun batean hasi zen. Ordenagailuan nengoen ni urdailean ondoeza sortu zenean. Kamamila baten bidez konpontzeko moduko zerbait izango zelakoan nengoen orduan. Gizajoa. Hurrengo ordu luzeetan min ikaragarri batek eraginda, botaka ibili nintzen sumendi antzera. Konturatu nintzenerako anbulantzia barruan nengoen, horren tarte laburrean bizitza nola aldatu daitekeen ulertu ezinik. Nire kontrolpetik at etengabe handitzen zen mina zen hori. Nire gorputzaren herrialde batek askapenerako matxinada antolatu izan balu bezala. Odolez, izerdiz eta malkoz egindako matxinada. Nonbait irakurri nuen gure erraiekin bakean bizi garela, horietako batek gaixotasuna edo heriotza bera ekarriko digutela jakingo ez bagenu bezala. Etsaia barruan daramagu. Lehenengo egunetan, batik bat, mina zen dena. Ez zegoen inorekin mintzatzerik, ez irakurtzerik, ez musika edo irratia entzuterik. Minaren kontrako gerra irabaztea zen helburu bakarra. Ordura arte senti litekeenik ere susmatzen ez nuen mina. Eta lehia horretan nire laguntzailerik kuttunena zein zen argi zegoen: Morfina. Haren eragina sentitzeak gauza pilo bat azaltzen dizu. «Help me sister Morphine» abesten zuten Rollingek. Askotan gogoratu nintzen kantu horretaz.
Horrelakoetan, heriotza baino gauza okerragorik badagoela ohartzen zara eta droga batzuen erabilera egokiak zer nolako garrantzi handia duen konprenitzen duzu.
Horrelako min batek harrapatzen zaituenean, zure bakartasun hutsaren kontzientzia hartzen duzu baita ere, ezinbestean. Orduan ez dago adiskiderik ez seniderik. Eskertzekoa bada ere, beren presentziak ezer gutxi egin dezake egonezina leuntzeko. Askoz enpatia gehiago sentitzen nuen orduan nire ondoko ohean zegoen gizonarekiko, ondestean arazo bat zela eta, hura ere guztiz minduta. Ebakuntzaren eguna heldu zen eta harekin batera anestesiaren esperientzia. Alabek esan zidatenez ebakuntza amaitu ostean «oso dibertigarri» omen nengoen. Oso udaldi gogorra izan da, bai. Baina ospitalean ikusiak ikusita, ondorio positiboak ateratzea nahiago dut. Ondo dago jakitea zurekin sufritzeko prest dagoen jenderik badagoela.
Ondo dago jakitea, oro har, gure medikuntza publikoa langile fin eta hurbilen eskuetan dagoela. Eta jakina, ondo da ikastea, era berean, osasunarekin hobe dela ez jolastea. Egin beharrekoak garaiz egin behar direla.
«Harri batek bidean, nire patua errodatzea zela irakatsi zidan» abesten zuen Vicente Fernandezek. Niri ere harri batek bidean gauza asko irakatsi dit. Besteak beste, bizitza bera beste era batean ikusten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.