Borrar
'Harria' izeneko disko berriaren kantak aurkezteko dira. BAGA-BIGA
'Harria' musika eta dantza ikuskizuna izango da igandean Agurainen

'Harria' musika eta dantza ikuskizuna izango da igandean Agurainen

Hasiera batean Andra Mari plazan izatea aurreikusita dago, 12:30ean

PAUL PICADO

Viernes, 29 de noviembre 2019, 23:28

'Harria' musika eta dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da igandean, Agurainen. Ikuskizuna hasiera batean Andra Mari plazan izatea aurreikusita dago, baina euria egiten badu Harresi aretoan izango da. Emanaldia 12:30ean izango da, eta Aguraingo Euskararen Egunaren baitan antolatu da. Sarrera doakoa da.

Musikari dagokionez, Iñaki Palacios txistulari eta konpositore ezaguna arituko da, zuzenean, eta harekin batera bere musikariak izango dira, bateria-jotzailea, baxu-jotzailea, gitarra-jotzailea eta trikitia, 'Harria' izeneko disko berriaren kantak aurkezteko. Palaciosen bigarren diskoa da, eta txistuak elementu nagusi izaten jarraitzen du. Hala ere, lan honetan, harrizko txalaparta eta trikitia ere erabiltzen ditu.

Oinarrizko elementua harria izanda, haren soinu desberdinak bilatzen saiatu dira, harrizko txalaparta horren bitartez. Guztira hamar kanta dira, eta lehenengoan Iñaki Perurena aritzen da, errezitatzen.

Mulixka dantza-taldeak prestatu du ikuskizun osoa, Josu Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean. Horrela, dantzetan, harria erabilitako kirol eta lanak hauteman ahal izango dira. Ikuskizun osoa euskaraz da, eta hamabi dantzari, bost musikari eta Iñaki Perurena harri-jasotzaile ezaguna arituko dira. Azken honek, ikuskizun honetarako prestatutako poesiak irakurriko ditu, eta bertaratutakoei bere bizipenik pertsonalenak kontatuko dizkie.

Ikuskizuna irailean aurkeztu zuten, Gasteizen, Iñaki Palaciosek, 'Harria' diskoaren kanten konpositore eta txistularia denak, Jose Sanchezek, Mulixka Dantza Taldeko koreografo eta dantzariak, eta Leire Barandiaranek, talde bereko dantzariak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Harria' musika eta dantza ikuskizuna izango da igandean Agurainen