Borrar
'Harri Herri' txapelketaren hirugarren edizioa heltzear da EITBra

'Harri Herri' txapelketaren hirugarren edizioa heltzear da EITBra

Hamasei gizonezkok eta hamasei emakumezkok parte hartuko dute, eta launa talde lehiatuko dira

Zurekin

Sábado, 22 de marzo 2025, 22:05

Herri kirolak gure kulturaren parte dira eta EITBk 'Harri herri' herri kirol programaren hirugarren edizioa estreinatuko du martxoaren 31n. Oraingoan ere, ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da harri jasotzea oinarri duen txapelketa, astelehen gauetan, 22.20ean.

Saioa ostegunean aurkeztu zuen EITBk Usurbilgo Saizar sagardotegian. Ekitaldian izan ziren Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria eta hainbat lehiakide eta kapitain. Horrez gain, Luis Mari Bengoa Egur Sport enpresako arduraduna eta lehiaketako babesleen ordezkaritza ere bertaratu ziren.

Aurten ere 32 harri-jasotzailek parte hartuko dute bertan, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Nobedadea, ostera, kapitainen aldetik dator. Emakume taldeen kapitainak ere emakumezkoak izango dira lehendabizikoz: Elene Ostolaza, Karmele Gisasola, Naroa Arruti eta Lur Errekondo. Gizonezkoak berriz iazko berak: Joseba Ostolaza, Zelai II, Izeta II eta Luis Mari Telleria izango ditugu berriro ere. Zortzi talde izango dira guztira, eta talde bakoitzak harri baldar baten izena izango du: Albizuri, Igeldo, Etxauri, Laukariz, Mollarri, Ibiur, Ergobia eta Ulia.

Txapelketak Zarauzko Aritzbatalde frontoia du kokaleku eta grabatu dira jada lau finalerdiak eta finala. Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz kazetariekin batera, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohia eta Idoia Etxeberria harri-jasotzailea arituko dira aurkezle eta aditu lanetan.

Harriak eta dinamika

Telebista saioaren arduradunen arabera, harri jasotzaile bakoitzak harri bakarrarekin lan egingo du eta denbora jakin bat izango du horretarako. Gizonezkoen harriak honako hauek dira: 188 kiloko errektangularra, 125 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola. Emakumezkoen harriak, berriz, hauek: 100 kiloko errektangularra, 62,5 kiloko kubikoa, 62,5 kiloko zilindro zaharra, eta 50 kiloko bola. Txandaka lehiatuko dira harri bakoitzarekin eta denbora talde jakin bat izango dute lau harriekin lanean aritzeko. Jasoaldi bakoitza denborarekin sarituko da; hartara, talde bakoitzak denbora-altxorra lortuko du.

Zertarako denbora-altxor hori? Saio bakoitzean final moduko bat jokatuko dute harri berezi batekin: txapelketa honetarako espreski aurkitutako harri baldar zail bat. Harri hori aurretik ikusi gabea izango dute, eta talde bakoitzak aurretik irabazi duen denbora-altxorra izango du harri baldarra jasotzen saiatzeko. Gogora ezazue bigarren edizioan, emakumezko taldeetan, Mollarrik irabazi zuela eta, gizonezkoetan, ostera, Igeldok.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Harri Herri' txapelketaren hirugarren edizioa heltzear da EITBra