Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 13 de noviembre 2021, 22:30
Harkaitz Canok 'Kandelikara-Buñueli Buruzko film baterako apunteak' izeneko liburua kaleratu du. Obraren ilustrazioak, aldiz, Iñaki Landarenak dira. Hauxe Luis Buñuel zinemagile espainiarraren irudiari eta lan eskergari buruzko saiakera pertsonal bat da. Mexikora erbesteratu zen Aragoiko zinema zuzendari hau omentzea xede duen lana aurreko urtarriletik abendura arte Tabakaleran egiten ari den zikloari gehitzen zaio.
Asteazkenean, azaroaren 10ean, liburuaren aurkezpen ekitaldia gauzatu zuen Harkaitz Canok Donostiako Tabakalerako Zine aretoan. Hauxe Luis Buñuelek berak gidatutako 'Belle de Jour' ekoizpenaren proiekzioaren aurretik ospatu zen. Liburuaren aurkezpena Literaktumen programazioaren baitan dago.
Canok nabarmendu zuenaren arabera, literaturaren alde jostarienetik zinemari egindako omenaldi bihurri hau, Luis Buñuelen eta beste hainbat artistaren film, elkarrizketa zati, poema, off-eko ahots eta gainerakoen uztarketa bat da. Idazlearen esanetan: «Zinemagile espainiarrarekin edonolako erlaziorik ez duten pertsonaiak ere tartekatzen dira lanean, aseguru-saltzaile armeniar bat, tarteko».
Harkaitz Cano idazle eta eleberrigile gipuzkoarra dugu. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat generotako lanak idatzi ditu, hala nola, saiakera ('Zinea eta literatura', 'Txalorik ez, arren'), ipuinak ('Neguko zirkua', 'Beti oporretan'), antzerkia ('Sisiforen paperak'), baita zenbait poema liburu idatzi ere. Horrez gain, hainbat musika talde nahiz bakarlariren kantuen letrak burututakoa da, baita nazioarteko hainbat musikariren abestiak euskaratu ere: Sylvia Plath, Hanif Kureishi, Anne Sexton, Raymond Carver edo Allen Ginsberg, besteak beste.
Iñaki Landa, aldiz, diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile bizkaitarra da. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, hainbat kultur egitasmotarako lan egindakoa da: consonni argitaletxe eta arte ekoizlearekin egindako lan eskerga (2015-2020) edota KLOF fanzinereako (2012-2016), esaterako. Era berean, pasa den urtean prentsa, argitaletxe eta hirugarren sektoreko elkarteetarako ilustratzaile freelance gisa hasi zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.