amalia ibargutxi
Martes, 21 de agosto 2018, 22:17
Donostiako Zinemaldiko lehen proiekziotik urtebete ere ez da igaro, baina ikaragarri hazi da jada 'Handia'. Eta jarraitzen du. Beste zinema sari baterako aukeratu dute: European Film Awards (EFA), Europako zinema munduan ematen diren sari entzutetsuenetarako, hain zuzen ere. Sari nagusia lortzeko lehiatuko da, beste 48 hautagairekin batera. Tartean, Arantxa Echevarria bilbotarrak zuzendutako 'Carmen y Lola' filma.
Publicidad
Europako Film Akademiako kideak Europako herrialdeetanbanatuta daude eta horietako gehien dituzten 20 herrialdeek, film bana aukeratu dute, eta gainerakoak, zuzendaritzak aukeratu dituen sei adituk osatutako taldeak hautatu dituzte.
Aurtengo sari banaketa abenduaren 18an egingo da, Sevillan. Europako 35 herrialdetako filmak aukeratu dituzte, «europar zinemaren barietatea ikusarazteko». Horrela, datozen asteetan EFAko 3.500 kide inguruk bozkatuko dute jaialdiko kategoria guztietan.
Bozkaketen berri emango dute Sevillan azaroaren 10ean, bertako zinema jaialdian. Michel Gaztanbide gidoigileak lan egindako 'Petra' filma ere aukeratu dute lehiarako, 'Handia' eta 'Carmen y Lola' filmez gain.
'Carmen y Lola' filma ez da beti izan besoak zabalik jasotako filma. Arantxa Echevarría zuzendari bilbotarraren lehen filma da, iaz kaleratutakoa. Rosy Rodríguez (Carmen) eta Zaira Morales (Lola) ere lehen aldiz aritu ziren aktore lanetan.
Publicidad
Cannes zinema jaialdian harrera ona izan zuen, baina ijito feministen elkarte eta aktibista ugari, ez zen ijito lesbianen inguruan irudikatutako argazkiarekin pozik agertu. Hautsak harrotu zituen kontuak, zuzendariaren arabera istorio erreal bat kontatzen zuelako filmak, «oraindik ere ahotsik ez duten emakume ijitoena». Gitanas Feministas por la Diversidad elkarteak, aldiz, beste «karikatura» bat ikusi zuen filmean, ijitoa ez den norbaitek sortutako topikoz jositako irudikapena. Ahotsa badutela, eta ez daukatena, ikusgarritasuna zela argudiatu zuten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.