NAHIKARI CAYADO
Jueves, 27 de mayo 2021, 21:49
Ostiral honetan, maiatzaren 28an, Hanburgesaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, denoi gustatzen zaigun eta mundu mailan hain ezaguna den platera. Hain ezaguna da ezen ia ezinezkoa den edozein jatetxetako kartetan ez aurkitzea. Ziur orain dela gutxi dastatu izan duzula hanburgesa gozo bat, baina pentsatu al duzu inoiz nor izan zen hanburgesaren asmatzailea? Edo zein den munduko garestiena? Eta zergatik duen egun berezi bat? Testu honetan horietako misterio gutxi batzuk azaltzen saiatuko gara.
Publicidad
Hanburgesaren eguna zergatik ospatzen den ez dago argi. Ezin dugu haren jatorriaren erreferentzia argirik aurkitu, espekulazioak baizik. Batzuek diotenez, hanburgesa kate handiek jaurti zuten ideia, propaganda gisa, eta horrela geratu da data. Edo, beharbada, jatorria zaharragoa da, eta haren historia Hanburgoko okindegiak ogi biribilak egiten hasi zirenean kokatzen da. Bestalde, eta elezahar batek dioenez, 1900eko maiatzaren 28an, Estatu Batuetan bizi zen etorkin alemaniar batek bere jatetxean lehen hanburgesa zori huts gisa zerbitzatu zuen. Antza, bezero batek gozo zegoen zerbait azkar zerbitzatzeko eskatu omen zion.
Dena dela, eta plater horren jatorriari buruzko benetako zalantzek jarraitzen duten bitartean, hitzaren jatorria Alemaniatik dator, hori bai. Hamburger hitza Hanburgokoa da.
Jatetxe berri batera doazenean bertako hanburgesa tipikoa dastatzeari utzi ezin diotenetakoa bazara, ziur munduko hanburgesa garestienari mokadu bat ematea zure ametsetako bat izango dela, baietz? Bada, 5.000 dolar balio ditu, besterik ez.
'The Fleur Burguer 5.000' izenez bataiatua, plater hori Las Vegasen dagoen Mandalay Bay Casinoko Fleur jatetxean zerbitzatzen da. Hubert Keller sukaldari ospetsuaren lana da, eta 5.000 dolarreko hanburgesa berezi horrek ondorengo osagaiak ditu: Wagyu haragia, foie gras eta trufa beltzak. Hala ere, hanburgesa baten truke 5.000 dolar ordaindu ezin dituenak, menuan 'Fleur Burguer' aukera dezake ere, brie gazta, hirugiharra, trufa-aliolia eta patata frijituekin egina. Egia esan, hanburgesa horrek ere ez du itxura txarrik.
Izan ere, hanburgesa joko handia ematen duen platera da, era askotara presta daitekeelako, eta denak gozoak. Bere oinarrizko osagaiak honako hauek dira: haragia, ogia, eta ondoren, bakoitzak gehitu nahi dion guztia.
Publicidad
Espero dugu gustukoen duzun hanburgesa dastatuz ospatzea bere eguna, etxean edo jatetxeren batean, baina zoriontsu. Askok, jan baino lehen argazki bat ateratzen diote eta sare sozialetan igotzen dute ondorento traolekin: #DiadelaHamburguesa #DiaInternacionaldelaHamburguesa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.