Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas provoca la alarma en Erandio
'Las elegidas' filmearen irudi bat. E. C.
HAMAR EMAKUME EGUNERO

HAMAR EMAKUME EGUNERO

ADARRAREN PUNTAN ·

Lunes, 20 de enero 2020, 22:09

Sofia eta Ulises maitemindu egin dira. Gaztetan bakarrik gertatzen den grina eta adorearekin. Orduak eta orduak pasa ditzakete barre txepeletan, paseoan, elkarri begira... ez dute besterik behar. Mexikoko Tijuana mugaldeko hirian bizi dira biak. Neska eskolan dabil oraindik. Ama eta neba txikiarekin bizi da, aita hil zenetik. Mutikoa bere familiaren negozioan hasi da beharrean. Gringoei autoak saltzen, edo.

Oso gazteak badira ere, mutikoak familia aurkeztu nahi dio neska-lagunari. Aitaren urtebetetzeak aukera ezin hobea dirudi. Tipo atsegina ematen du familiaburuak. Honek 54 urte bete ditu eta ospakizunean dena da txantxa eta adar-jotzea gonbidatuen artean. Baina badaude «zenbait bitxikeria» oraindik Sofiak ez dakizkienak. Familia atsegin horren ogibidea ez da kotxeen salmenta, prostituzioa baizik, eta, Ulisesen helburua ez da neskatila bere familiarengana gerturatzea, baizik eta bortxaz, eta bahitu ostean, negozioan sartzea. Amodiozko poema zirudiena amesgaizto bihurtuko da. Bat batean, Sofiak putetxe ziztrin batean ikusten du bere burua. Gainerako «lankideek» hasieratik kenduko diote hortik ateratzeko itxaropenik txikiena ere. Polizia? Haiekin daude horiek ere, ezbairik ez. Baina Ulises, gizajoa, maiteminduta dago benetan, eta aitari aurre egingo dio neska-lagunaren askatasuna aldarrikatuz. Azkenean aitak amore emango du, baina baldintza bat jarriz. Sofia askatuko du mutilak, ordez beste bat jartzerik badu, bestela jai... Sofiak, bide batez esanda, 14 urte ditu. Haren lehenengo hilekoa zulo horren barruan izango du. Harekin dauden neskatilak ere, oso gazteak dira. Prostituzio mota honetan ez da horren erraza ordezkoa bilatzea.

Hau guztia, eta askoz gehiago, 'Las elegidas' filmean kontatzen zaigu. Mexikok eta Frantziak ekoiztutako lan honetan, 2014an David Pablosek zuzenduta, nolabait, askok gure buruari askotan egin diogun galderari ematen zaio erantzuna: Nora eramaten dituzte Mexiko eta beste hainbat herrialdetan desagerrarazten dituzten emakumeak? Zein ote da haien destino petrala? Hala eta guztiz ere, filma umeentzako ipuintzat har daiteke errealitatearekin konparatuz. Egon, 9.000 emakume baino gehiago daude desagertuta Mexikon, Nazio Batuen arabera. Hamar emakume hiltzen dituzte egunero herrialde osoan, munduan emakume izateko herrialderik arriskutsuenetako bat dugu hau. Segurtasun Sistema Nazionalaren datu ofizialen arabera, 2019ko urtarriletik irailera, gutxienez, eraildako 2.833 emakume erregistratu zituzten. Baina, feminizidio gisa, soilik horietako 726 ari dira ikertzen. Beste sari ugariren artean «atzerritar pelikularik onenari» Goya saria merezi zuen film aparteko honetan, egun hauetan Netflixen ikusgai, gaitza ez da «gaitz-aurpegiaz» agertzen. Pelikula osoan ez da kasik bortxakeriazko eszenarik ikusten. Laztura eta izua ez dira argi eta garbi eskaintzen, zure irudimenak osatu behar du lana. Eta osatzen du, bai horixe. Hasieran ez duzu ikusiko ohiko leloa: «egiazko gertaeretan oinarriturik», baina gertatzen den guztia, aktore ikaragarri batzuen laguntzaz, sinesgarria da oso. Luzaroan zure baitan geratzen den film horietako bat da hau. Zuzendariaren hitzetan: «bada pelikulan esaldi bat, anaia batek besteari esaten diona: 'sentimendua hiltzen ikasi behar duzu'. Esan dezagun pelikularen esentzia hortik datorrela pixka bat: sentimendua hil».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo HAMAR EMAKUME EGUNERO