Gauza jakina da amerikar high school-ak ez direla, zehazki, Grease eta igande arratsaldetako beste film askotan agertzen diren bezalakoak, albistegiek sarritan erakusten baitigute hori.
Publicidad
Cheerleader eta ikasturte bukaerako jaien atzean askotan bazterkeria, apurtutako ametsak eta injustiziak daude ezkutatuta. Ezustean, egunen batean, paradisutik at sentitzen ... den norbaitek tiroka erakusten dizkio munduari bere frustrazioak.
'Bowling for Colombine' aparteko dokumentalean, Michael Moore halako sarraskien zergatietan murgildu zen. Haren herrialdean armak eskuratzeko dauden erraztasunak are eta larriago bihurtzen du arazoa, eta ikusitakoak ikusita, horrek ez du laster aldatzeko itxurarik.
Netflixen ikusgai dagoen 'Thirteen Reasons Why' telesaioan, eskola, berriro ere, ika-miken lekua dela erakusten zaigu. Anna Baker izeneko hamazazpi urteko neskak bere buruaz beste egiten du pozoitutako ondarea utzi ostean: hamahiru kasete-zinta erabakiaren arrazoiak azalduz. Zinta hauek sufrikarioa eragin ziotenei helduko zaizkie.
Telesaio honetako aktoreen lana, dudarik ez, apartekoa da. Bai gazteak, bai helduak oso sinesgarriak dira lehenengo ataletatik hasi eta bukaeraraino. Pertsonaien arteko harremanetan, 'zintzoen' eta 'gaiztoen' arteko mugak ez dira horren garbi agertzen. Ikusleari, nolabait, epailearen papera dagokio.
Publicidad
Azkenean, kontatzen zaiguna, buru-hiltze baten bilakaera da. Erabaki hori hartzeko ez dago arrazoi bakar bat: tartean daude bullyinga, maitasun kontuak, familiarekin izandako arazoak, bortxaketak –lagun batena eta berak sufritzen duena–...
Beste kasuetan ez bezala, neska honena oso suizidio planifikatua da. Hamahiru kasete-zinta horien bidez, atalez atal, horren erabaki gogor baten atzean zer dagoen azalduko zaigu.
Atal guztietan buru-hiltzeak saihesteko oharrak eta webguneak agertzen dira. Badira, era berean, gurasoei zuzendutako abisuak ere: «Atal honetan bortxaketak eta buru-hiltzeak agertzen dira. Irudiak oso zirraragarriak izan daitezkeela ohartarazten dizuegu». Honelako oharrek, agian, bazuten zentzurik gurasoek etxeko ikus-entzunezkoen gaineko kontrola zeukatenean, baina erabat galdu dute zentzua –horiek ondo dakitenez– gaur egun. Gazteek ez dute inongo telebistaren beharrik gustuko duten telesaioekin gozatzeko. Horretarako daude tablet-ak eta smartphone-ak.
Publicidad
Are eta barregarriago gertatzen da bukaeran agertzen den leloa: «Zuhurtziaz ikustea gomendatzen dugu». Telesaioan esango zuten legez: «What the fuck is this?».
Baina, ustez horren eredugarri eta hezigarri izan nahi duen produkzio honek baditu zenbait zulo eder. Esate baterako, telesaioaren bi protagonistak party batean daude, etxeko logela batera joatea erabakitzen dute eta hor harreman sexual baten errituari ekiten diote. Bat batean, neska estutu egiten da, burura datozkion oroitzapen txarrek eraginda, eta, orduantxe, neskak jarduna bertan behera uztea erabakitzen du. 'Alde hemendik' esaten dio mutikoari.
Bada, hurrengo eszenaren arabera, hori ez zen neskaren benetako nahia, eta mutilak, antza, jakin behar zuen, batzuetan 'ez' esaten dizutenean 'bai' esan nahi dizutela. Liluragarria.
Jakina da. Arrakasta lortu nahi duen telesaio batek aurrekoetan ikusi ez den zerbait eskaini behar du. Kasu honetan berritasuna bortxaketak eta buru-hiltzea agertzen diren eszenetan datza. Galdera hau da: Zer izango da hurrengoa?
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.