Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 16 de diciembre 2024, 14:15
Amaitzear den 2024ren errepasoa egiteko aitzakiarekin, urte honetan hizkuntzaren ikuspegitik zeresana eman duten edo aipagarriak izan diren hitzak hautatu ditu UZEIk, urtero bezala. Zehazki, hedabideetan eta sare sozialetan zeresana eman duten gaiez hitz egiteko aurten erabili diren hamabost hitz bildu ditu. Urtean zehar dokumentatu diren gertakarien hurrenkera kronologikoaren arabera antolatu dira hitzak zerrendan: pinporta, janela, merkeflazio, genozidioa, xoka, neorrural, lokatz-makina, libertario, Lyme, txistor, sionista, migrazio zirkularra, saltxitxa begetal, GOIDI edo goi-geruzetako depresio isolatu eta mendekua.
UZEItik azaltzen dutenez nazioarteko politikak eragin handia izan du. «Leku nabarmena izan du aurten genozidio hitzak; kasu batzuetan, erabili egin delako (adibidez, Estibaliz Urresolak horrela izendatu zuen Gazan gertatzen ari dena Goya sarien ekitaldian); eta, beste batzuetan, komunikabideek, horren ordez, beste hitz batzuk erabiltzearen hautuari eutsi diotelako (Gazako gerra, gatazka eta abar)».
Ez da politikaren mundutik aurten jaso dugun esamolde bakarra. Gero eta ezagunagoa bihurtzen ari den beste hitz bat ere jaso genuen maiatzean: libertario. Donald Trump libertario-batzarrean txistu artean hartu zutela irakurri genuen orduan. Izan ere, jabetza pribatuan oinarritutako «askatasunaren» defendatzaile sutsu horientzat, Trump bera ere ez da nahikoa libertario, antza.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.