Euskal letren munduan sartu nintzenean, ikusi nuenak antza handiagoa zuen basamortuarekin lorategi batekin baino. Ez zen urtero eleberri bat argitaratzen, eta kaleratzen zen horrek apenas zuen irakurlerik. Ez zen nobedadea, egoera bera bizi izan baitute, betidanik, euskaraz idazten zutenek, gerra aurreko poetarik ospetsuenek barne.
Publicidad
Pasa da mende erdia eta bitartean euskarazko literaturari historian zehar gertatu ez zaion zerbait gertatu zaio. Gure liburuek interesa sortzen dute hemendik kanpo ere, beste hizkuntzetara itzultzen dira eta han ere irakurleak aurkitzen dituzte. Kasu bakan batzuetan, gure idazle batek irakurle gehiago du beste hizkuntzetan euskaraz baino. Zentzu horretan normaldu egin gara.
Ez da urrezko aroa izango, hor omen dagoelako gailurra. Baina zilarrezko aroa gutxi iruditzen zait. Gauza da aurten Durangoko azokan aurkezten diren eleberri guztiak irakurri nahi dituenak ezin duela irakurle arrunta izan, espezializatua baizik.
Espezializazio hori ez da inguruko hizkuntzetan gertatzen den adinekoa. Gure artean ezin duzu esan «nik maitasun eleberriak bakarrik irakurtzen ditut», edo «niri nobela beltza interesatzen zait», agian urte osoan ez delako horrelakorik argitaratzen euskaraz. Baina euskarazko irakurlea orojalea bada ere, ezingo ditu hurrengo azoka baino lehen aurten euskaraz argitaratu diren eleberri guztiak irakurri.
Durangoko itsaso horretan dagoeneko izen bat duen idazleak atera dezake burua olatuen gainetik, hasiberriari, ordea, zaila egingo zaio. Eta halere, gure argitaletxeek Durangoko azokarako plazaratu nahi dituzte liburuak, hor biltzen da urteko argitalpenen gehiengoa.
Publicidad
Niri horrek kezkaren bat sortzen dit. Baina gure letren munduan benetako profesionalak argitaletxeetan lan egiten dutenak dira, ez idazleok, idazle gehienok beste lanbide bat dugulako. Beraz, pentsatu behar dugu guztion onerako dela kontzentrazio hori, berdin argitaletxe, idazle edo irakurleontzat.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.