![Haimar Zubeldia txirrindulari ohia, 'Biba Zuek!' saioan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202103/03/media/cortadas/biba-zuek-koED-U130698141712OqB-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Haimar Zubeldia txirrindulari ohia, 'Biba Zuek!' saioan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202103/03/media/cortadas/biba-zuek-koED-U130698141712OqB-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 2 de marzo 2021, 20:16
Asteazken honetan, Bizipoza proiektua ezagutzera ematen jarraituko dute ETB1eko 'Biba Zuek!' saioan. Bizipozak laguntza afektiboa eta materiala eskaintzen die haurren eta familien ongizatea bilatzeko helburuarekin gizarte-kezka jakin baten inguruan sortutako taldeei.
Oraingo honetan, Kale Dor Kayiko ijito-elkartearen lana izango dute mintzagai. Elkartearen lana berdintasunera zuzenduta dago, ijitoak gainerako herritarren eskubide eta betebehar berekin bizi ahal izan daitezen. Kale Dor Kayiko bi kidek 'Zatoz gure kerara' (zatoz gure etxera) bideoklipa aurkeztuko dute platoan, eta letraren eta ahotsaren arduradunak ere izango dituzte: Arkaitz Estiballes bertsolaria eta Itziar Ituño aktorea.
Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Haimar Zubeldia txirrindulari ohia izango da. Zubeldia 1998tik 2008ra bitartean Euskaltel-Euskadi taldean aritu zen, eta duela 3 urte hartu zuen erretiroa. Marta Elviraren Erradiografiari esker gertutik ezagutuko dute Zubeldiaren ingurua.
Joan den asteotan markak hautsi eta emaitza paregabeak lortu ostean, saioak datu bikainekin abiatu du aste hau ere: asteleheneko atalak % 4,9ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen arteko % 13,0ko kuota.
'Biba Zuek!' astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, zuzenean, 18.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.