Borrar
Fotolia
Haikuak: solasaldia bidean

Haikuak: solasaldia bidean

Zertan dira desberdinak Peru Magdalenaren liburua eta Joxe Mari Iturralderena?

Sábado, 14 de agosto 2021, 22:19

Berriki agertu den Joxemari Iturralderen 'Udaberria sutan' haiku liburuak berpiztu dit Japoniako ahapaldi eta poesia molde horri buruz hitz egiteko gogoa. Zeren Pott Bandako partaidea izan zen Iturraldez gain, aurtengo poesia liburu salduenen artean kokatu beharko genuke Balea Zuria argitaletxeak oso edizio bitxian plazaratu zuen Peru Magdalenaren 'Tantaka' haiku liburua, hirugarren agerraldian dena, eta hiru edizio asko dira gure lurraldean.

Kasualitatea ere izan da, baina orain gutxi heldu diot Juan Kruz Igerabide, beste haiku egile apartaren liburu ez oso ezagunari. 'Botoi bat bezala' 1999an argitaratu zuen eta ez zuen oihartzun handiegirik izan gure artean. Bada errepikakorra izateko arriskua kontu honetan, baina gogoratu behar da zer den haikua: «Bost, zazpi eta bost silaba dituen hiru bertsoz osaturiko ahapaldi xume hori», deitu izan dio Juan Kruz Igerabidek. Eta gainera oso zabaldu da izadiaren aurrean sentituriko txundiduraz, bakeaz, epifaniaz osaturik sortzen dela poema bizi, labur, eraginkor hori.

Aipaturiko hiru egileen aipuak irakurtzen nituenean, Seiko Ota idazleak idatzi duen 'Seis claves para leer y escribir haiku' liburura jo nuen eta han ikusi nuen haikua ez dela soilik izadiaren aurrean lortu ohi dugun ikuspegi baketsuren zein liluragarriaren aipamena egitea. Beste izaera batzuk gordetzen dituela barnean dio Seiko Ota idazleak, gure bizitzako bidean solasaldia baita haikua.

Horietariko bi ez dira gure artean erabiltzen. Haikuaren sorrera unean, poema labur eta txiki hori etxeko jaunari zein andreari agur gisa ulertzen zen, gure eskari kopletan gertatzen den moduan. Baina molde hori ez dugu jada erabiltzen. Haikua, bertsoetan gertatzen den moduan, sormen momentuan elkarrekiko lankidetzaren bidez sortzen zuten Japonian. Eta une hori ere galdu dugu guk.

Beste laurak ordea, oso bizirik daude. Eta haikuaren barnean sortzen diren elkarrizketak dira. 'Kigo' deitzen dute lehena: izadiaren une batekin lotzea dute haikua, eta aipamen sotilak iradokizun garbiak sor-tzen ditu irakurlearen barnean. 'Atarashimi' deitzen duten joerak berritasunaren ekarpena bilatzen du eta irakurlea ezezaguna den mundu batean sar-tzen du. 'Toriawase' teknikak gai biren elkarketa dakar, haikuaren iradokizun indarra areagotuz. Elipsia da azkena, isiltasunaren indarraren agerpena, esanda ez dagoena irakurri behar du beti haiku tradizioko irakurleak.

Egiteko, idazteko hain erraza ematen du haikuak! Baina badu arriskurik: denek ematen dute berdin eta kontraste faltak amildegira darama idazlearen ahalegina. Orokortasuna da bigaren arriskua. Denak ematen dute berdin berezitasunik gabe. Eta hona helduz gero, badago galdera bat: Zertan dira desberdinak Peru Magdalenaren liburua eta Joxe Mari Iturralderena?

Peru Magdalenaren lanak poesia eta izadia lotura lodiz lotzen ditu: «Zapaburuak/ balea dela amets/ tantak uretan». Eta iradokizuna bilatu du berritasuna bilatu duenena: «Ume sasoia/ hegazkin zuri hark/ hegadan darrai». 'Tanta' hitzak batasuna eman dio liburuari eta hasieratik amaitu arte ageri da, galant, testuaren batasuna josiz.

Joxemari Iturraldek nitasuna maizago aipatu du, eta bere bizitzaren ziztadez osatu du liburua: «Euria ari du/ zerbait kontatu nahi dit/ eta ez dakit zer». Maitasunak edo haren faltak ere utzi du bere lerroa: «Maite banauzu/ esadazu irailean/ abuztuan ez». Askotan aforismora jotzen du poemak: «Gogoratzen dut/ bihar nik amestuko/ dudan bizitza». Beraz, izadiaren gaia erabili badu ere, beste aipamen askotariko da liburua.

Hara bada, haikuak idazteko modu desberdin bi gure artean zabalik den minaren garai hauetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haikuak: solasaldia bidean