Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Zientzialariok helarazi dutenez, gaur egun 46 herrialde ezberdinetako hegaztietan antzeman dute birus hau.
H5N8 hegazti-gripearen birusa gizakiengana irits daiteke, Science aldizkariaren arabera

H5N8 hegazti-gripearen birusa gizakiengana irits daiteke, Science aldizkariaren arabera

George Fu Gao eta Weifeng Shi zientzialari txinatarrak izan dira azterketaren egileak, koronabirusaren birusa antzeman zutenetako bi

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 27 de mayo 2021, 21:55

H5N8 hegaztien gripearen birusa gizakietara irits daitekela mahaigaineratu du Science aldizkarian kaleratutako ikerketa batek. George Fu Gao eta Weifeng Shi zientzialari txinatarrak izan dira azterketaren egileak, koronabirusaren birusa antzeman zutenetako bi.

Izan ere, nahiz eta koronabirusaren pandemiak hegaztien gripea ezbaian utzi, pasa den urtean honek arazo larriak eragin zituen nazioartean. H5N8 azpitaldeak, esaterako gogor eragin zien, Eurasiako eta Afrikako zonaldeetako hegazti ezberdinei, batez ere haztegietakoei. Horren ondorioz, horietan miloika hegazti hil behar izan zituzten.

Aipatu bezala, haztegietakoez gain, hegazti basatietara ere ailegatu zen birusa. Hala, gizakiotan pasa den abenduan eman ziren lehendabiziko kasuak. Hortaz, adituek diotenaren arabera, gero eta handiagoa da hegaztien gripea gizakietan hedatzeko arriskua. Sciencen mahagaineratu dutenez, H5N birusek potentzial pandemikoa dute.

Azterketa honen egileek adierazi dutenez, gaixotasunaren hedapena gero eta handiagoa da. Zientzialari hauek helarazi dutenez, gaur egun 46 herrialde ezberdinetako hegaztietan antzeman dute birus hau. Era berean, Errusiako haztegietako zazpi langilek H5N8an positibo eman dute. Hori dela medio, zientzialari hauek honen hedapenaren aurka prebentzio neurriak hartu behar direla nabarmendu dute. Horretarako, haztegietan ezinbestekoa da arreta jartzea, euren ustetan. Hauetan zaintza-sistemak eta infekzioak kontrolatzeko neurriak gogortzea proposatu dute.

Azken urteotan pentsatu izan da gripearen birusen batek sortuko zituela arazoak, birusaren H5N1 azpitaldeak eta haren berrantolaketa genetiko ugaria izan baita, hala nola, H5N2, H5N5, H5N6 edota H5N8. Gainera, azken birus hau hedatzeko pisuzko arrazoiak daude zientzialariek adierazi dutenez, hegazti basatien migrazio luzeak, birusak kanpoko antigenoak etengabe aldatzeko erakutsi duten joera eta birusak giza zeluletako hartzailetara ailegatzeko duen ahalmen ikaragarria, tarteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo H5N8 hegazti-gripearen birusa gizakiengana irits daiteke, Science aldizkariaren arabera