Borrar
Ezagutzen ditut gaztetan ile motza zeramaten emakumeak deitoratu ondoren, zahartzaroan ilea motz eraman duten emakumeak.
Guztiok desberdin

Guztiok desberdin

Sábado, 20 de marzo 2021, 20:03

Ezagutu ditut, bertatik bertara, idatzitako legeak eta idatzi gabeak hitzez hitz betez, tradizio guztiei men eginez, suertatu zaien sexuari dagozkion genero arau guztiak errespetatuz, zoriontsu izan diren pertsonak, gizon nahiz emakume. Ezagutu ditut eta ezagutzen ditut esparru horretan aldaketarik txikiena egin aurretik inguruko guztiek horixe egin dutela egiaztatu behar dutenak.

Ezagutu ditut galtzak janzten zituzten lehen emakumeak kritikatu ondoren azkenean galtzak jantzi dituzten emakumeak edo gaztetan ile motza zeramaten emakumeak deitoratu ondoren, zahartzaroan ilea motz eraman duten emakumeak. Ezagutu ditut seme-alabekiko distantzia hartu ondoren bilobekin gertutasuna, are samurtasuna deskubritu duten gizonak.

Eta ezagutu ditut gizarteak zegokien sexuarekin lotzen dituen mugak hautsiz, orokorki gaizki ikusia dagoen hori eginez, zoriontsu bizi izan diren pertsonak. Ezagutzen ditut gainerakoei bidea errazten diguten pertsonak, bizitzaren aldapak apaltzen dizkigutenak, eskubide kontuetan hitzetatik ekintzetara pasatu diren pertsona zoriontsuak.

Ezagutu ditut bizitza zaila izan arren bizipoza galdu ez duten pertsonak ere eta zailtasunik txikienaren aurrean lur jota gelditzen direnak. Ezagutu ditut edozein esparru, adin eta sexutan beti haserre dauden pertsonak eta irribarrez bizi direnak, ezagutu ditut pertsona otzanak eta errebeldiari emanak.

Eta nik hainbeste pertsona desberdin ezagutu badut, pentsa dezaket gutako edonori gertatzen zaiola hori, ez tamaina berean, noski, batzuek jendaurreko lana izan dugulako eta beste batzuek etxe barruan pasa dutelako bizitza gehiena, batzuk hiritan bizi izan garelako, eta beste batzuk herri txikitan.

Eta halere, jarraitzen dugu pentsatzen eta esaten, edozein pertsona-multzo aztertzerakoan, horko pertsona guztiak berdinak direla.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Guztiok desberdin