Borrar
Ume bat iazko kanpainako oparia jasotzen. Ivonne Fernández
Gurutze Gorria, beharrizana duten 2.500 umeren irribarrea eragiteko nahian

Gurutze Gorria, beharrizana duten 2.500 umeren irribarrea eragiteko nahian

Erronka hau betetzeko 6.000 joko banatuko ditu beraien artean, baina oraindik 4.675 faltatzen zaizkie

izaskun moyano

Sábado, 16 de diciembre 2017, 00:48

Gabonetako jaiak familian pasatzeko ohitura nagusi da Euskal Herrian. Kide guztiak batu eta elkarrekin barre egin, kontu kontari ibili edota opariak elkarri emateko aitzakia bikaina da. Zoritxarrez, herritar guztiek ez dute maitasun hori sentitzeko aukera edo zorte bera. Honen harira, Gurutze Gorriak beharrizana duten umeentzako ekimena antolatu du. 2.500 irribarre lortzeko asmoz 6.000 joko banatu nahi ditu haien artean. Zoritxarrez, orandik %22a, 1,325 opari, baino ez dituzte lortu.

Jostailu hauek berriak dira, eta ez dituzte sexismo ezta gerraren baloreak sustatzen. Orain arte batutako kantitatearen %37a 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat izango da, %26 4tik 6urte bitartekoentzat, %17a 7tik 9rakoentzat, %13a 10tik 12rakoentzat eta %7a 13 urtetik gora dituzten umeentzat. Hori dela eta, Gurutze Gorriak azken adinekoentzako oparien beharrizana jakinarazi die emateko prest dauden herritarrei. Opariok, Gabon hauetan haurrentzako erregaluren bat erosteko ezintasuna duten familiei emango zaizkie, jai hauek irribarretsu igaro ditzaten.

Iaz, borondatezko kideei esker 2.286 ume bizkaitarrek 6.329 opari ez-sexista eta ez-beliko jaso zituzten. Beraz, izandako arrakasta aintzat hartuz, aurten ere emaitza berdinak lortzeko lanean dihardute gogor. Horretarako, asteburu honetan jostailuen batze masiboa burutzeko deia luzatu du. Larunbat eta igandean hainbat dendatan batuko dira opari berriok. Besteak beste, Bilbo, Berango, Megapark eta Durangoko Decathlon-en, Bilbondo eta Megapark-eko Toysrus-en, Erandio eta Sestaoko Carrefour-etan, Bilboko Zubiarte merkatal zentroan, Gernika eta Zallako Eroskin, Juguettos dendetan eta Artea merkatal zentruan.

Bestalde, RETAbet Bilbao Basket-ek bere Fundazioaren bidez ere ekimen honetan hartuko du parte, eta Gabonetako Parkean jostailuok batzeko txoko berezi bat jarriko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gurutze Gorria, beharrizana duten 2.500 umeren irribarrea eragiteko nahian