Borrar
Gurot euskal tribial birtualaren sariak eman dizkiete irabazleei

Gurot euskal tribial birtualaren sariak eman dizkiete irabazleei

Iaz 3.000 gazte bizkaitar aritu ziren euskararen erabilera sustatzea eta aisialdirako tresna egokia eskaintzea helburu duen app-arekin. Sari emate ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiko prentsa aretoan egin da

Martes, 21 de enero 2025, 18:57

Gurot euskal tribial birtualaren hiru irabazleek euren sariak jaso dituzte astearte honetan Bizkaiko Foru Aldundiko prentsa aretoan egindako ekitaldi batean. Lehena Sopelako Jackek irabazi du, Port Aventura eta Ferrari Landera bidaia bat, berarentzat eta berak hautatzen dituen beste bi lagunentzat. Bigarren saria Gernika-Lumoko Uzuri Garcia de Kortazarrek jaso du, Toledora eta Puy Du Fou parkera joateko bidaia bat, eta hirugarren saritua Lekeitioko Mirene Kaltzakorta izan da, EAE-ko nekazal-turismo batean egonaldia egin ahal izango duena.

Foru Aldundiko antolatzaileek ekitaldian gogorarazi dutenez, 3.000 gazte bizkaitar aritu ziren iaz Gurot apparekin jolasten. «Aplikazio honen helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda», esan dute.

Bada, irailetik abendura bitarte, banakako lehiaketa jokatu zen, Bizkaiko honako herri eta mankomunitate hauek antolatu zutena: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Lekeitio, Mungia, Sestao, Enkarterri, Durangaldea, Txorierriko eta Uribe Kostako mankomunitateak; Aldundiaren zerbitzu den Alkarbideren lankidetzarekin.

Aipatzekoa da fase honetan gazteek banaka erantzun zietela Gurot tribialak batzen dituen Euskal Herriko zein mundu zabaleko hainbat gairi buruzko galderei. Esan bezala, «galdera horiek gazteentzat egokituak daude eta aldian-aldian berritzen dira. Gaur egun, 3.000tik gora eskaintzen ditu Gurot-ek eta, apurka-apurka, gazteentzat erakargarri eta intereskoak izango diren galdera gehiago sartzea aurreikusten da», diote.

Taldekako lehiaketa iristear dago

Hori nahikoa ez balitz, otsailaren 20an taldekako lehiaketa hasiko dela eta izen-ematea abian dela gogorarazi dute sari banaketa ekitaldian. «Lehiaketa horretan parte hartzeko, gazteek hiru laguneko taldeak osatu beharko dituzte eta, behin hori eginda, ahalik eta galdera gehien erantzun. Udal edo mankomunitate bakoitzeko talde bi onenek herriko sariak irabaziko dituzte, kasu honetan, ZEID Jaialdi handirako sarrerak eta lehenengo taldeak aurrez aurreko final handian parte hartzeko aukera izango du. Final handi hori, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundua, San Mamesen jokatuko da apirilaren 4an», nabarmendu dute.

Astearte honetako ekitaldian izan dira Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua Leixuri Arrizabalaga; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria Isaac Amezaga; Gernika-Lumoko zinegotzia Ziortza Bilbao; Lekeitioko Udaleko Ander Goikoetxea, eta Uribe Kosta Mankomunitateko Iñaki Azua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gurot euskal tribial birtualaren sariak eman dizkiete irabazleei