
Zurekin
Viernes, 29 de diciembre 2023, 21:36
Sei urte daramatza 'Gure Zirkua'k martxan, hau da, Iker Galartzak sortutako Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak. Makina bat herri bisitatu ditu magia, poza eta ilusioa zabalduz. Orain, beste pauso bat emango du. Izan ere, euskaraz sortutako ikuskizun mundialak telebistara egingo du jauzi, EITBren eskutik. Urtarriletik aurrera, ETB1en ikusteko aukera izango dugu. Telebista saioak zirkuko karparen atzean bizi duten egunerokoa erakutsiko digu Sua Enparantza aktore eta dantzariaren esperientziaren bitartez.
Publicidad
Izan ere, sei urteren ondoren, 57 herritan egon da 'Gure Zirku'ko karpa jarrita, eta 210.000 lagunen aurrean aritu dira bertako artistak. Kasu honetan, alegia, telebistan, euren karabanetako ateak zabalduko dituzte, eta lanbide bat baino, bizitzeko modu bat dela erakutsiko digute.
Hau da, zirku ibiltari baten errealitatea nolakoa den ikusteko aukera izango dugu, baita bertako kiden arteko harremana ere. Eurekin egindako elkarrizketen bidez, gertuagotik ezagutuko ditugu eta haiek egiten duten jardueraren balioa handituko da. Nola ez, zirkuko karpa barruan egiteko duten ikuskizunak aho zabalik utziko du ikuslea, eta hori telebistan ere antzemango da.
Kontakizun honen giltzarria Sua Enparantza izango da, aurpegi ezaguna ikusleontzat. Izan ere, 'Irabazi arte' telesaileko protagonista eta Kukai dantza taldeko kidea dugu. Zirkuan kide berri baten bila ari dira, eta Suak zein abilezia dituen erakutsi beharko du. Bitartean, 'Gure Zirkua'k aurrera jarraitzen du eta Gabonetan esaterako, Tolosan bisitatzeko aukera izango dugu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.