

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Martes, 28 de mayo 2019
'Gure zirkua', euskal artistentzako zirku ibiltaria, Gasteizen izango da ostiraletik aurrera. Iker Galartza aktoreak bultzatutako zirkua lehen aldiz izango da Arabako hiriburuan, eta guztira, 16 emanaldi emango ditu ekainaren 15era arte. Hainbat diziplinatako euskal artistak arituko dira, eta sarrerak erosi nahi badira, lehenbailehen erostea komeni da, zenbait emanaldietarako dagoeneko agortuta daudelako. Sarrerak hemen eros daitezke.
Esan bezala, 'Gure zirkua' Iker Galartza aktoreak bultzatutako proiektua da. Galartzak aspaldi zuen amets bat zen, izan ere, Italiako Zirkuan noizean behin lan egin du. Horrela, 2017. urtean karpa bat erosi zuen eta entseguak egiten hasi ziren, hainbat artista euskaldun proiektuan parte hartzeko gogoa agertu zutelako. Urte amaieran zenbait emanaldi egin zituzten Tolosan, eta arrakasta handia izan zutenez, 2018ko udan Euskadik bira egiten ibili ziren.
Gure Zirkua Frantziako zirku txikien antzekoa da, eta besteak beste malabaristak (Ekain Ibarguren), akrobatak (Koldo Arakistain eta Irati Gonzalez), pailazoak (Iker Galartza), ekilibrista (Garazi Pascual), trapezista (Iraitz Lizarraga), magoa (Asier Kidam) eta musikariak (Ibon Mendibil eta Unai Zabaleta) daude. Aurkezle lanetan Galartza bera eta Joseba Usabiaga aktorea aritzen dira. Egun guztietan ez daude emanaldiak, baina emanaldia dagoen egunetan bi egingo dira. Zehazki, maiatzaren 31n, ekainaren 1 eta 2an, ekainaren 7, 8 eta 9an, eta ekainaren 14 eta 15ean izango dira emanaldiak. Dena den, ekainaren 1eko emanaldia ikusteko sarrerak dagoeneko agortuta daude.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.