
'Gure Zirkua', euskal zirkua
Ikuskizun paregabea ume zein helduentzat, etxeko giroan gozatzeko
Paul Picado
Jueves, 7 de julio 2022, 00:33
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Jueves, 7 de julio 2022, 00:33
Duela aste pare bat 'Gure Zirkua' ikustera joan ginen familiakook, Lezamara. Egia esan, ez nuen askorik ezagutzen proiektua, horren inguruko berriren bat irakurrita nuen baina besterik ez. Hala ere, beti zirku italiarra delakoa ikustera ohituta, 'Gure zirkua' izena erakargarri egiten zitzaidan. Horrez gain, herrian zehar hainbat kartel zeuden, eskolan ere informazioa bidali zuten... Beraz, umearekin joatera animatu ginen.
Ez ginen joan inolako aurreiritzirekin, eta aurreiritziekin joan izan bagina ere, berdin aterako ginatekeen zirkutik. Emanaldi benetan hunkigarria izan zen. Zirkura sartzean jada lehen sentsazio berezia: 'Ooo, ze polita!'. Dekoratuak beste mundu batera garamatza berehala, atzeko musikak lagunduta. Eseri, ezkerretik eskuinera eta goitik behera errepasoa egin, eta ikuskizunean erabiliko diren tresnetako batzuk ikusten dira. Emanaldia hasi arte, dagoen giro xarmagarriaz gozatu besterik ez da egin behar. Gure zirkuan gaude, etxean egongo bagina bezala.
Emanaldia hastear da eta urduri ere bagaude, ea zer aurkituko dugun. Listo! hasi da! Neuk 'maiordomo' esaten diodan zirkuko aurkezlearekin hasten da emanaldia. Aurpegia ezaguna egiten zait, baina zirkuan murgiltzen naiz berriro. Pailazoak ateratzen dira, malabarista, trapezistak, magoa, kontortsionista, zuzeneko musika, haur, gazte zein helduak; denentzat baitago tokia gure zirkuan.
Ez dago sekulako saiorik, baina ez du behar halakorik bertaratutakoak erabat erakartzeko. Hain ondo dago dena eginda... Publikoa hasiera hasieratik bereganatzea lortzen dute, eta benetako zirkua zer den erakutsi ere egiten dute. Bestalde, sortzen den giroak merezi du, etxean egongo bazina bezala sentiarazten zaituelako.
Gure Zirkuak ez du emanaldi askorik eskaintzen, baina egiten dituen guztietan sarrerak agortu egiten dira. Euskaraz daukagun zirku bakarra da, eta, beraz, bultzada berezia eman beharko genioke, Euskal Herritik kanpo ere zabal dadin. Euskaraz izateak ez du eragozpena izan behar, edozein tokitan ikusteko modukoa da. Izan ere, kanpoko zirkuak etortzen direnean atzerriko hizkuntzetan hitz egiten askok ez dugu ezer ulertzen, baina berdin zaigu. Zirkuaren helburua beste bat da nire ustez, sentiaraztea eta gozaraztea hain zuzen ere, eta Gure Zirkuak horiek eta beste batzuk ere ondo baino hobeto lortzen ditu. Eman diezaiogun, beraz, merezi duen tokia.
Oraindik ez bazara joan Gure Zirkua ikustera, aurtengo azken emanaldiak Ispasterren izango dira, uztailaren 8tik 16ra bitartean. Goizeko eta arratsaldeko saioak egoten dira, beraz, aukera baduzu, ez zara damutuko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.