Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Martin-Etxebeste
Lunes, 20 de mayo 2024, 12:28
1982ko gabon zahar gauean lehen mezua igorri zuenetik, ETBko txoriak 40tik gorako hegaldia egin du. Euskararen lumak kaiolatuta nahi zituzten garaian, ekimen ausarta izan zen euskarazko telebista publikoaren sorrera. Teknikoki eta profesionalki prestakuntza estrategikoa jaso zuten sortzaileek eta baliabide gutxirekin asko egiten asmatu zuten. Bertako albistegiak sortzea, euskarazko telesailak ekoiztea… dena zegoen egiteko eta ikusentzunezkoen mundua eratu zen Euskal Herrian poliki-poliki. Horren ondorioz, euskaldun zahar eta berriek txorrotxio hura izan zuten euskalduntzeko laguntzaile 80ko eta 90eko hamarkadan. Autoreak euskal hiztunen komunitatearen ikuspuntutik aztertzen du telebista publkoaren ibilbidea eta kritiko da hartu duen norabidearekiko; kukuak txantxangorriaren habian arrautza jarri duela salatzen du: euskarazko ekoizpenaren alde egin beharrean Espainiako ereduan funtzionatzen duten gaztelaniazko edukien aldeko apustua egin du, eta gaur egungo audientziak eta gazterian duen erreferentzialtasun falta horren ondorio dira. Kirolaren esparruan edo haurrei bideratutako edukietan lortu du ikusle kuota fidala telebista publikoak, baina gazte eta helduei bideratutakoetan epe motzean dituen erronkak eta har ditzakeen zenbait bide ere proposatzen ditu kazetariak.
'Txoria hodei artean'
Urtzi Urkizuk urteak daramatza telebistaren jarraipena egiten eta orain liburu batean jaso du lau hamarkadatako bilakaera. Bere idazketa estiloan bistakoa da urtetan zaildutako kazetariaren zehaztasuna, apaingarririk gabea. Erredakzioak erreportaje estiloa du eta atalak ondo egituratuta daude. Liburua sortzeko ikusentzunezkoen munduko pertsona asko elkarrizketatu ditu: sorreran parte hartu zuten gizonak, ETBrako lan egin dutenak, ahots kritikoak… Datuz eta testigantzaz jositako liburua da, eta hala izanik, kontsultarako ezinbesteko liburu bihurtuko da kazetaritza, hizkuntzalaritza eta historia alorretan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.