Borrar
elkar.eus
Gure ondarea indarberrituz

Gure ondarea indarberrituz

Karla Fernández de Gamboa Vázquez

Martes, 4 de octubre 2022, 16:46

Denonartean argitaletxeak kaleratutako 'Din dilin dan' liburuaren tamaina txikiak ez zaitzatela engaina, Pello Añorgak balio handiko ondarea bildu baitu bertan. Idazle eta ipuin kontalari oiartzuarrak jolasak, poemak, kantak, formulak, konjuruak, errituak… ia 200 pieza jaso ditu, batzuk gure ahozko tradiziotik jasoak eta beste batzuk berak sortutakoak.

Liburua zazpi ataletan banatzen da, eta horietako bakoitzean haur ttipiekin batera jolasteko, kantatzeko edota errezitatzeko hamaika poematxo aurkitzen dira, besteak beste: zotz egiteko, kilimak egiteko, mina kentzeko, zutik ibiltzen hasteko, haurrekin batera hainbat ekintza edota urteko ospakizunak partekatzeko, gertakari meteorologiko edo izaki bizidunekin hitz egiteko, eta hatzekin, kanikarekin, gorde-gordeketan, zabuan edota soka-saltoan jolasteko. Hori gutxi balitz, pieza bakoitzaren bukaeran egileak hori abesteko edo jolasteko orientabideak emateaz gain, zein adinetatik aurrera gomendatzen duen zehazten du. Ez hori bakarrik, amaiera gisa QR kode baten bitartez pieza guztien ikus-entzungaiak eskuragarri dauden YouTube kanalera sar gaitezke.

  • 'Din dilin dan' Pello Añorga | Maite Rosende. Denonartean. 243 or. 30 euro

Hau ez da haurrentzat zuzendutako poesia liburua, baizik eta haur horiekin egunero diharduten bitartekarientzako ezinbesteko baliabide iturria. Etxean ttipiak dituzten guraso zein senideek, maisu-maistrek (bereziki Haur Hezkuntzakoek), ipuin kontalariek, liburuzainek… uneoro eskura izan beharko luketena, hain justu. Izan ere, Itziar Zubizarretak idatzitako sarreran azaltzen den bezala, haur poesia, jolasak eta kantuak ezinbestekoak dira haur txikien garapenerako. Añorgak ahaztuta dauden edo gutxi erabiliak diren piezak berreskuratu ditu, orain guri dagokigu ondare hori zaintzea, hedatzea eta belaunaldi berriekin partekatzea. Eta horretarako, zer hoberik gure ttipiekin kantatu, jolastu, errezitatzea eta dibertitzea baino?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gure ondarea indarberrituz