'Bertatik Bertara' kanpainaren kartela. UEMA

Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak aldarrikatzeko kanpaina abian jarriko dute

'Bertatik Bertara' esan diote kanpainari, eta mantelak eta kartelak prestatu dituzte udarako

Paul Picado

Martes, 9 de junio 2020, 22:57

Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak aldarrikatzeko kanpaina abian jarriko dute datorren ekainaren 19an UEMAk eta udal eta eragile batzuek. 'Bertatik Bertara' esan diote kanpainari, eta mantelak eta kartelak prestatu dituzte udarako, hala nola, jatetxe, taberna eta ostatuetan dagoen edonork ikus ditzan. Mantelak mahai gainean jarriko dituzte; kartelak, berriz, udal eraikinetan eta dendetan.

Publicidad

Inork ez du zalantzan jarriko koronabirusak aldaketa handiak ekarri dituela, eta horien artean, aisialdia eta bidaiak daude, beraz, horiek sustatzeko prestatu dute kanpaina hau. Jarriko dituzten mantel eta karteletan testu hau jasotzen da: «Gure bazterrak ezagutzera eta maitatzera gonbidatzen zaitugu, eta horrekin batera, baita horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera ere».

Aipatutako hori guztia udari begira. Udazkenean, berriz, harago joango da eta bertako produktuak eta elikagaiak sustatzeari ekingo dio, lehen sektoreari batik bat laguntzeko, krisiak ere gogor jo duelako. Horrela, gure herriez eta gure hizkuntzaz gozatzeaz gain, gure produktuak eta elikagaiak erosteko gonbit egin dute, bertakoa dena nolabait sustatze aldera ere bai.

Azken urteetan horren antzeko ekimenak dagoeneko egin dituzte herri batzuetan, eta koronabirusak horiek areagotzera behartu du, alde batetik, ekoizle asko egoera larrian daudelako, eta bestetik, jarduera nabarmen eten delako, turismoarekin zerikusia duten arloetan batik bat. Horrenbestez, behar bezalako oihartzuna lortzen badu, ondo etorriko zaie kanpaina hau kinka larrian daudenei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad