Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
fotolia
Gurasoen babesera

Gurasoen babesera

Domingo, 15 de agosto 2021, 00:50

Inork ez dizu ukatuko guraso izatea zaila denik. Batetik errezetak hamaika osagai dituelako, lehen enbor zena orain mila adaxkatan zatitu delako eta osagai batzuk eskuratzea zaila delako. Bestetik, osagai bakoitza zein neurritan erabili behar den eztabaidagai delako.

Hori bai, familia gehienek uste dute beraiek badutela errezetarik hoberenaren sekretua. Errazago zen lehen, argi zegoelako zer, nola eta noiz egin, horretarako idatzi gabeko legeak zeudelako. Nik ez ditut ikusten nire gurasoak osagaien neurriaren gainean eztabaidatzen. Beraien gurasoek egindakoa egin zuten, hori zelako egin behar zena.

Eta zalantzak bazituzten, aski zuten legea jarraitzearekin edo apaizari galdetzearekin. Gero etorri ziren buruhausteak. Autoritatea bai, guraso batek agindu egin behar duelako, baina, ai, askatasuna ahaztu gabe. Haurrak eta gaztetxoak argi behar dituelako arauak, mugak, betebeharrak baina, ai, malgutasuna ahaztu gabe.

Argi dago familia bakoitzak bere erabakiak hartzen dituela. Zailagoa da antzematea zein norabide daraman gurasotasunak gure gizartean, zeintzuk diren joera nagusiak. Joera nagusi bat eztabaidaezina da: gero eta haur gutxiago familia bakoitzeko, duela bi belaunaldi normala zenaren erdira heltzeraino. Salbuespen ziren duela mende erdi seme-alaba bakarrak, ia arau bilakatu dira. Hori bai, orduan seme bakarrak zuen estigma erabat ezabatu gabe.

Hortik aurrerakoa lausoagoa da. Gurasoen autoritatea malgutu egin da, baina, era berean, familia gehienek lehen haur eta gaztetxoek ez zuten babesa eskaintzen diete, adin txikiko izateari utzi ondoren ere. Duela gutxi Mallorcan gaztetxoekin gertatutakoak hori adierazten du. Libre dira etxetik kanpo oporrak egiteko, baina erantzukizunik gabe. Arazo bat sortzen denean, gaztetxoak, aitatxoren eta amatxorengana, agintariek nahi dutena esanda ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gurasoen babesera