Ander Retolaza
Miércoles, 7 de julio 2021, 21:09
Ez du jateko balio, baina zein interesgarria den historia ikuspuntu berriekin ikustea. Picassoren 'Guernica' maisulanaren txokolatezko erreprodukzioa Bilboko Azkuna Zentroan jarri da ikusgai asteazken honetan hurrengo astelehenera arte, hilaren 12ra arte. Euskal Herriko Artisautzako Gastronomia Gozoaren Federazioak egindako lana da, 40 bat langile izan dituena lanean helburua betetzeko. Lehenengo aldia da lana eskala errealeko txokolate obra batean bihurtzen dela, eta erakusketa ibiltaria baten parte da, igarotako apirilean hasi zena.
Publicidad
400 kilo txokolatez egindako 'Guernica' erakusketa bonbardaketaren 84.urteurrenaren ekintzetako bat da, apirilaren 26an estreinatu zena Gernikan. Bilbotik igaro ondoren, Euskal Herriko hirietan barrena ibiliko da, Parisera iritsi arte. Han, txokolatezko ekitaldi bat egingo da, non obra honen inguruan interesatu diren.
Artisautzako gastronomian adituak diren Euskal Gozogileak federazioak sustatuko lana da, bonbardaketan gertatutakoa ez ahazteko eta bakea aldarrikatzeko helburua dutenak. Era berean, Federazioko arduradunen iritziz, obra Bilboko Azkuna Zentroan egotea onuragarria da haren esanahiarentzako. Txokolatezko 'Guernica' hau kulturaren egoitza batean egoteak baduela mamia alegia.
400 kiloko txokolate artelan erraldoia Pablo Picassoren jatorrizkoaren tamaina berekoa da. Lorea Bilbao Bizkaiko Kulturako Foru diputatuak esan du, Picassoren lana sinbolismoz beteta egonda ere, uste duela Euskal Gozogileak inoiz ahaztu behar ez denaren irudikapen berria eman dutela.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.