Borrar
Txokolatezko 'Guernica' maisulana, prozesuan.
'Guernica' maisulanaren txokolatezko imitazioa Bilbon egongo da ikusgai astelehenera arte

'Guernica' maisulanaren txokolatezko imitazioa Bilbon egongo da ikusgai astelehenera arte

400 kiloko artelanak Picassoren obraren tamaina berbera du eta bakea aldarrikatzeko helburuarekin egin da

Ander Retolaza

Miércoles, 7 de julio 2021, 21:09

Ez du jateko balio, baina zein interesgarria den historia ikuspuntu berriekin ikustea. Picassoren 'Guernica' maisulanaren txokolatezko erreprodukzioa Bilboko Azkuna Zentroan jarri da ikusgai asteazken honetan hurrengo astelehenera arte, hilaren 12ra arte. Euskal Herriko Artisautzako Gastronomia Gozoaren Federazioak egindako lana da, 40 bat langile izan dituena lanean helburua betetzeko. Lehenengo aldia da lana eskala errealeko txokolate obra batean bihurtzen dela, eta erakusketa ibiltaria baten parte da, igarotako apirilean hasi zena.

400 kilo txokolatez egindako 'Guernica' erakusketa bonbardaketaren 84.urteurrenaren ekintzetako bat da, apirilaren 26an estreinatu zena Gernikan. Bilbotik igaro ondoren, Euskal Herriko hirietan barrena ibiliko da, Parisera iritsi arte. Han, txokolatezko ekitaldi bat egingo da, non obra honen inguruan interesatu diren.

Artisautzako gastronomian adituak diren Euskal Gozogileak federazioak sustatuko lana da, bonbardaketan gertatutakoa ez ahazteko eta bakea aldarrikatzeko helburua dutenak. Era berean, Federazioko arduradunen iritziz, obra Bilboko Azkuna Zentroan egotea onuragarria da haren esanahiarentzako. Txokolatezko 'Guernica' hau kulturaren egoitza batean egoteak baduela mamia alegia.

Txokolatezko 'Guernica' maisulana, prozesuan.
Imagen principal - Txokolatezko 'Guernica' maisulana, prozesuan.
Imagen secundaria 1 - Txokolatezko 'Guernica' maisulana, prozesuan.
Imagen secundaria 2 - Txokolatezko 'Guernica' maisulana, prozesuan.

400 kiloko txokolate artelan erraldoia Pablo Picassoren jatorrizkoaren tamaina berekoa da. Lorea Bilbao Bizkaiko Kulturako Foru diputatuak esan du, Picassoren lana sinbolismoz beteta egonda ere, uste duela Euskal Gozogileak inoiz ahaztu behar ez denaren irudikapen berria eman dutela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Guernica' maisulanaren txokolatezko imitazioa Bilbon egongo da ikusgai astelehenera arte