Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Jueves, 22 de agosto 2024
Bilboko Aste Nagusian musika izaten da jaun eta jabe. Eskaintza zabala dugu eta musikak hiriko txoko eta bazter ugari alaitzen ditu egunotan. Bihar, Abandoibarran (23.30), alegia, Aste Nagusiko agertoki nagusietako batean, Izaroren txanda izango da. Ez du aurkezpen askorik behar mallabiarrak. Finkatutako artista dugu, baina etengabe eboluzionatzen ari dena, eta urtebete fokuetatik urrun egon ondoren, iaz itzuli zen 'Cerodenero' lanarekin. Sorkuntza-ariketa horretan, begirada garaikide batetik, pop-a, sustraia eta elektronika nahasten ditu.
'Cerodenero' lanaren errapasua egingo du musikariak biharko kontzertua baina baita bere ibilbide oparoaren laburpena ere. Gaztea izan arren, hamar urte inguru darama konpositore eta abeslari lanetan. Ez hori bakarrik; pelikuletako soinu bandak sortu, dokumental bat protagonizatu eta zuzendu, nazioarteko birak prestatu, eta oholtza gainean dantzatu. Lan asko burutu duen artista dugu Izaro.
2014an gitarra bat hartu eta mundu honetan murgildu zen. Tabernetan abesten hasi zen. Bi urte igaro ondoren, 'Om' diskoa plazaratu zuen, crowfunding kanpaina bat egin ostean. 2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko 'Zirkorrika' abestian, nola Gatibu taldearen 'Aske maitte' bideoklipean ere.
2018an bigarren diskoa atera zuen, 'Eason'. Hirugarren altxorra 'Limones en invierno' dugu. Makina bat artistarekin kolaborazioak egiten jarraitzen zuen bitartean, beste lan batzuk jaio ziren. 2022an 'Limones de oro' diskoa plazaratu zuen. Eta bere azken lana 'Cerodenero' da, iazko abenduan kaleratu zuena. Mallabiarraren esanetan, disko hau «sendatze prozesu baten emaitza da». Abandoibarran hitzordua dugu...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.