Gozatu antzerkiaz Iurretan: hilean bi ikuskizun eskainiko dira doan
Antzerkia Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean ·
Ostiral honetan hasiko da 'Antzerkia bultzatuz' izeneko programa, magiaz eta samurtasunez haurrak liluratuko dituen lan batekinSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Antzerkia Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean ·
Ostiral honetan hasiko da 'Antzerkia bultzatuz' izeneko programa, magiaz eta samurtasunez haurrak liluratuko dituen lan batekinNAHIKARI CAYADO
Viernes, 13 de enero 2023
Iurretako Ibarretxe kultur etxeak komediaren eta umore onaren aldeko apustua egin du 'Antzerkia bultzatuz' izeneko ziklo berrirako. Antzerki-programa horren bederatzigarren edizioak bi antzezlan eskainiko ditu hilean ekainera arte, eta, ohi bezala, haur zein helduentzako programa zabalarekin datorkigu beste behin. Izan ere, familia osoari zuzendutako lan batek irekiko du zikloa ostiral honetan bertan. Guztira hamar saio izango dira, gehienak euskaraz eta doan, baina gonbidapena jaso beharko da edukiera mugatua delako.
Paraiso Antzerkia izeneko konpainiaren 'Bihotz bihotzez' haurrentzako ikuskizunak inauguratuko du aurtengo deialdia, tokiko Udalak Anderebide elkartearekin elkarlanean antolatzen duena. Rosa A. Garcia eta Meggy Khabourdzania antzezleak taula gainera igoko dira arratsaldeko 17.00etatik aurrera, ikusleak magiaren munduan barneratzeko asmoz. «'Bihotz bihotzez' lanak, haur txikienak antzerki-ikusle izateko erronka du, errepresentazioaren baldintzei tentu handiz erreparatuta», diote konpainiatik. Bada, haurrak kultur etxera heltzen direnean, aktoreak eta bibolinistak ongietorria emango diete, 'mundu magiko' berri horretan murgiltzeko gidari atsegin bat izan dezaten.
Gero, momentu gozo eta delikatu batean, aktorea pailazoz jantziko da bere aurrean. Handik aurrera, antzerkiaren abentura hasiko da. Kolore distiratsuetako dekoratu txiki batean, arrautza beretik sortzen diren pailazo eta txori baten istorioa garatzen da. Bikiak bezain urkoak, abentura txikiak bizi dituzte elkarrekin beren sentimenduak arakatuz: samurtasuna eta gutizia, beldurra eta alaitasuna... Ikuskizunaren sotiltasunak, haurrak barneratu eta liluratzen dituen unibertso poetiko batera eramango ditu.
Bigarren saioa hurrengo ostiralean, 20an, izango da (19.00etan). Kasu honetan ikusleak barrez lehertzeko prest egon beharko dira. Luna Llena izeneko konpainiak 'Porque me oprime el corsé' izeneko helduei zuzendutako lana ekarriko du Ibarretxe kultur etxera. Antzezlan hori trenez eginiko bidaia da, gure amen eta amonen oroimen femeninoan barrena salto egingo duena. «Batzuetan errukiz begiratzen diegu, uste dugulako ez zirela ez zoriontsuak ez askeak izan. Batzuetan pentsatu nahi izaten dugu oraina gaur egin dugula, agian duela egun pare bat, eta ahaztuta geratzen dira emakumeok atzo egin genituen lan horiek», azpimarratzen dute konpainia horretatik. Proposatzen duten bidaia dibertigarri horretan, korsea askatzera animatuko du butaketan eserita egongo den publikoa.
Otsailean izango den lehenengo ikuskizuna ere, aurrekoaren antzera, helduei zuzendua izango da (10ean, 19.00etan). Javier Arandaren 'Vida' lanak eskuak izango ditu protagonistatzat. Aranda, aktore eta titiriteroa, Zaragozako Antzerki Eskolan trebatu zen. 20 urte baino gehiago daramatza oholtza gainean eta ziur publikoa hunkituko duela.
Berriz ere etxeko txikien txanda izango da otsailaren 17an. Oraingo honetan, Anita Maravillas lan talde zornotzarrak 'Pintto Pintto' lana ekarriko digu oholtza gainera. Goxotasunez eta umorez kontatutako istorio horretan, «bapateko gertakari batek gure bizitzeko modua eta harremantzeko era guztiz eraldatu dezake, kasu honetan, adiskidetasuna». Erropa garbitegi batean Pintto ezustean agertzen den unetik, bertako langileen bizitza hankaz gora jarriko du, bertako errealitatea guztiz eraldatuz.
Lan berri horrekin, Anita Maravillas Teatrok, aktore eta panpinaren arteko harreman eta manipulazioan ikertzen jarraitzen du. Beraien lanak tailerrean bertan jaiotzen dira, egur zati batetatik. Oraingoan, egur zati hori, bizipozez beteriko txakurkume alai eta bihurri batean bilakatu zaie.
Umeen txanda izaten jarraituko du martxoan ere 'Eneko eta Ixabel, bertako elikagaien bila' lanari esker. Antzezlan horrekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dute bertara hurbiltzen direnak.
Aste beteren baitan, helduek Quiero Teatroren 'La reina del Arga' izeneko lanaz gozatzeko aukera izango dute Iurretan ere. Ikuskizun horrek hainbat arte eta teknika ezberdin uztartu ditu, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak eta zirkua.
Hurrengo emanaldia maiatzean izango da, Benetan Be taldearen eskutik etorriko da, eta 'Batetik bestera' izenarekin datorkigu. Ikuskizun horrek, giza migrazioak txorien migrazioen bidez landuko ditu. Umoretik, txotxongiloen laguntzarekin, eta zuzeneko musikaren laguntzarekin, ikusleak besaulkietatik jaiki eta hegan jarriko ditu, ziur.
Euskarazko ikuskizunekin jarraituko du programak maiatzean, baina oraingoan, helduei zuzendurako bakarrizketa bat izango da protagonista: 'Arranopola', Tippiaren eskutik etorriko dena. Juan Cruz Gurrutxaga aktoreak, umorez ariko da egunerokotasunean gerta daitezkeen kontuei buruz.
Ekainiean bestalde, Antzerkia bultzatuz' programari agur esateko, beste bi ikuskizun gehiago egongo dira: Mar Mar teatro konpainia durangarraren 'Arrainak bihotzean' eta Proyecto Culturaren 'Menina, soy una puta obra de Velázquez'.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.