Jon Martin-Etxebeste
Lunes, 19 de diciembre 2022, 00:09
Etorkizun hurbilean kokatu du Katixa Agirrek bere azken eleberria. Zientzia fikzioaren osagaiak nahastu ditu generoenekin, modu dokumentatu eta sinesgarrian nahastu ere. Betaurreko futuristen bidez, iraganean gertatutakoa birsortzea eta bizitzea posible da etorkizuneko biztanleentzat; eta halako modulu pedagogikoak sortzea da Paula Pagaldai protagonistaren lana. Aspaldiko partez, sendiarengandik fisikoki urrundu, eta Parisen bertaratuko da protagonista.
Publicidad
Bere harreman sentimentalean lehendik zeuden arrakalak handitu egingo dira bidaia iniziatiko horretan. Teknologiak bizitza errazteko eta bizipenak areagotzeko aukerak eskaintzen ditu, baina aldi berean gizakia bere berezko izatetik, naturatik eta harremanetatik banatzen du. Teknologiaren arriskuaz eta potentzialaz gogoeta interesgarria da honakoa; lan ausarta eta originala. Plazeraren bilaketa da kontakizunaren ardatza. Alde batetik, gozamen fisikoa: puntako teknologiaz hornitutako neoprenoak eskaintzen diona. Beste alde batetik, eta bereziki, fantasia erotikoak eragiten dion gozamena. Emakume gorputza utzi eta gizonarena hartzeko aukera birtualak boterearekin esperimentatzeko aukera ematen dio. Esplorazio horretan bere buruaren ezagutza sakonagoa lortuko du Paulak.
Katixa Agirre Elkar. 224 orr. 22 euro
Generoen arteko mugen lausotzearen hurrengo kapitulua irudikatzen du. Amaierako orrialdeetan kontrakulturak proposatzen duen drogen bidezko autoezagutzari keinua ere egiten dio. Errealitate hedatuaren sortzaile da protagonista, eta lagun imajinario moduko bat izango du bidaide: Mary Wollstonecraft. Haren bizitzaren esplorazioak eragingo dio aurrera istorioari. Kontaketa, beraz, iraganeko pertsonaia bati buruz orainean egiten du protagonistak eta aldi berean irakurlearen etorkizuneko garai batean kokatuta. Aldi berean, protagonistaren bizitza erreala, hologramek emandako informazio hedatua, eta lagun imajinarioa txirikordatzen ditu Agirrek. Erreala, birtuala eta irudimenak sorrarazia; gorputz berean oro.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.