Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Martes, 20 de febrero 2018, 23:03
Datorren hilabetetik aurrera, Busturialdeko herritar gorrek eta entzun dezaketenek elkarrekin hitz egiteko oztopo gutxiago izango dituzte. Honetarako, Zeinu Hizkuntza ikastaroa eskainiko dute Gernikan martxoaren 5tik maiatzaren 4ra. 'Lana bilatze, lana da' programaren parte den kurtsoaren bidez, guztien artean komunikazioa erraztu egingo da, elkarren arteko harremanak aberastuz.
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du 140 ordu iraungo dituen ikastaroa. Guztira 120 aurrez aurreko ordu, eta beste 20 ez-zuzenekok betetzen dute Eusko Jaurlaritzak homologatutako kurtsoa. Bertan, gehienez 15 ikaslek agurra eta aurkezpenak egiten, edota zeinu hizkuntzaren alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko dute.
Jakin badakite eskainitako plaza kopurua oso mugatua dela, beraz, hautaketa bat burutuko da ikastaroa egiteko grina duten herritarren artean. Hauek guztiak Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatuta egon beharko dute. Horrez gain, aipatu beharra dago, 16 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dutela kurtsoa egiteko aukeran.
Plan horretan parte hartzen duten udalerriak ondorengoak dira: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta. Gauzak horrela, ikastaroa burutu nahi duten bertako biztanleek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala eta guztiz ere, bukatzean %90ean klasean izan direnei 100 euro bueltatuko zaizkie. Horrenbestez, gainontzeko herrietan erroldatuta daudenek 289 euro ordaindu beharko dituzte kurtsoa egiteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.