Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Uda eskean ibili gara luzaroan. Hotza eta euria atzean utzi ezinik. Eguraldia zeharo ari omen da aldrebesten, muturreko egiten. Batek daki zergatik baina azken udaberria neguaren luzapena baino ez da izan. Ia arnasgunerik gabe utzi gaitu, eguzkiak eman ohi duen argitasun ageriko zein animikoaren faltan. Iluntze antzeko egunek hauskorrago egiten gaituzte. Hainbat barne orekari eragin eta tristurarainoko mekanismoak bizkortzen dituzte, etsipena puztuz. Inguruotan badakigu horri aurre egiten, ezinbestean; eguraldiak gure izaera neurriren batean moldatu duelako, haren arabera jardun beharrez.
Aro hau aparteko ongizatearekin lotzen dugu. Oporrekin, atsedenarekin, lagunarterako aukera ugariagoekin. Urrutiko paradisuekin. Uda burura datorkigunean horiek dira bere ezaugarriak, ez auto ilara amaigabeak, harea itsaskorra, ohiko erredurak edo orotariko intsektuen ziztadak. Ezta norbere adimena irakite-puntutik gertu egoteak sortutako ezinegona, ez izerdiaren likintasuna.
Sargoriak zigortuta igaro ditugu azken egunok, beroaren eta hezetasunaren batuketak astinduta. Baina aparteko deus ez, urterokoa baino. Graduren batzuk gora-behera. Oroimena oso selektiboa denez, datu hotzak aletzea beti da onena. Iazko ekain-uztailak 17 eguzki-egun izan zituzten, 24 hodeitsu, lau euritsu eta 16 eguraldi aldakorrekoak. Aurten, aldiz, 20 egun eguzki beteko joan dira, 22 hodeiz josita, 9 euriak blai eginda eta 10 nahas-mahasean.
Irailari dagokion itzal mehatxaria hortxe bertan dago. Biziraupenerako tresnarik eraginkorrena daukagunera egokitzen jakitea denez, goza ditzagun izerdi zipriztinak zein horiei esker hain baliozko diren gerizpeak. Etengabeko ihesaldiek denbora azkartzen dutelako, eta inork ez duelako soberakinik. Horregatik, egun bakoitzari dena zor zaio, azken katebegia bailitzan.
Zoriontasunaren ikur dira itsas bazterrak gainezka jartzen dituzten horiek guztiak. Eta ez da harritzekoa. Ingurune ezin ederragoan bizi garelako, munduan daudenen arteko gizarte aurreratu eta oparoenetakoan. Punta-puntako sukaldaritza da gurea, eta apartekoa lagunarte-sarea. Hala, zer da ba negu itxurako udaberria edo zenbait egunetan eguzki printzen oldarra pairatzea? Ezer gutxi, daukagun guzti-guztiaren truke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.