![Goran Bregovicek 'Sarajevoko hiru gutun' azken diskoa aurkeztuko du Euskaldunan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201910/29/media/goran-bregovic.jpg)
![Goran Bregovicek 'Sarajevoko hiru gutun' azken diskoa aurkeztuko du Euskaldunan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201910/29/media/goran-bregovic.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 28 de octubre 2019, 18:45
Euskalduna Jauregiak gaur jakinarazi du Goran Bregovic (Sarajevo, Bosnia, 1950) Bosnia Herzegobinako gitarra jotzaile, konposatzaile, moldatzaile eta musika ekoizleak oso kontzertu berezia emango duela Euskalduna Jauregian, 'Sarajevoko hiru gutun' azken diskoa aurkezteko. Ekitaldia 2020ko otsailaren 29an izango da, 20:00etan, Auditoriumean.
Emir Kusturicaren 'El tiempo de los gitanos' filmeko soinu bandarekin debuta egin zuenetik, Bregovic Balkaneetako artista ikono bilakatu da, eta mundu osoko auditorium onenak haren emanaldi paregabeen lekuko izan dira. Adituen arabera, musikariak estilo propioa eta musika lengoaia paregabea ditu, eta horiek karisma berezia duen artista bilakatzen dute. Aipatutako ezaugarriak, Euskalduna Jauregiko ikus-entzuleak harrituta utziko dituen 'Sarajevoko hiru gutun' lanean agertuko dira. Bere lanetan folklore tradizionaleko soinuak, rocka, Bulgariako musika eta beste hainbat estilo nahasten ditu. Izan ere, hori da hain konposatzaile berezia bilakatzen duena.
Esan bezala, Goran Bregovicek 'Sarajevoko hiru gutun' disko berria aurkeztuko du Euskaldunan. Lan horretan, artista kristauen, juduen eta islamaren jarraitzaileen biolin musika elkartu eta hainbat herrialdetako ahotsak biltzen ditu, hala nola, Bebe abeslari eta konpositorea, Riff Cohen abeslari eta antzele israeldarra, Rachid Taha abeslari aljeriarra eta Asaha abeslari israeldarra, besteak beste.
Musikariak azaldu duenaren arabera, oraingoan ez du izaera politikoa duen lanik merkaturatu nahi, «artistak elkartu eta utopiaren aurrean duen interesa transmititzen» saiatu gura baitu. «Mundu honetan gauza on guztiak utopiatik hasten dira», esan du «dantzatzeko eta edateko» balioko duen lanean erlijio anitzetako jarraitzaileak batzeko erakutsi duen interesa azalduz.
Sarrerak eskuratu daitezke jadanik hemen eta ohiko beste kanal batzuetan. Zenbat balio duten? Interesdunek sarrerak eskuratu ditzakete 29 eurotik hasita (kudeaketa gastuak barne).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.