Borrar
Gontzal Mendibil, kontzertu batean. José Montes
Gontzal Mendibil kantautore euskaldunak 'Biok' izeneko albuma kaleratu berri du

Gontzal Mendibil kantautore euskaldunak 'Biok' izeneko albuma kaleratu berri du

Disko berri honekin batera 'Bittor eta biok' izeneko liburua argitaratu du Mendibilek

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 24 de octubre 2019, 22:46

Gontzal Mendibil kantautore euskaldunak 'Biok' izeneko albuma kaleratu berri du. Hori dela bide, azaroaren 3an musika emanaldi berezia eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokian. Lan berrian Arratiako artistak euskal kulturaren eta euskararen zentzu matriarkala, amatasuna aztertu egin du.

Disko berri honetako hiru abestien izenburuek maisuki islatzen dute Mendibilek etengabe duen pentsamendu hori: 'Amaren sua', 'Ama Gorbeia' eta 'Agur ama'. Azken hori, Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' mungiar bertsolariak idatzitako olerkiaren bertsio musikatua da. Era berean, Zeanuriko abeslariak lagun zuen Bittor Kapanaga euskaltzale eta idazle bizkaitarra gogoan du, 'Bizitzen ikastea' abestian.

Halaber, beste hainbat euskal idazle ezagunen olerkiak musikatu ditu Mendibilek 'Biok' albumean. Horrela, entzuleak Ainara Maia, Koldo Izagirre, Pako Aristi, Karmelo Jaioren mailako olerkarien mezuak aurkituko ditu arratiarraren melodien artean. Gainera, abestietan goi mailako esku hartzeak izan ditu Mendibilek: Angel Unzu, Philippe Ezkurra, Rober Caballero, Lara eta Ana Sagastizabalen ahotsak, besteak beste.

Bestalde, disko berri honekin batera 'Bittor eta biok' izeneko liburua argitaratu du Mendibilek, Bittor Kapanaga idazle otxandiarraren omenez jorratu duen saiakera-narrazioa. Izan ere, aipatu dugunez, Mendibilentzat maisu eta eredu paregabea izan zen Kapanaga. Liburu honen lehendabiziko orrialdeak Joseba Sarrionandia euskal idazleak idatzi ditu.

Gontzal Mendibil Zeanuriko idazle eta abeslaria da. 45 urte luze pasa dira arratiarrak musika ibilbidea hasi zuenetik. 1975. urtean igo zen lehendabiziko aldiz oholtza gainera, eta, harrezkero, bakarlari lanetan ibilbide oparoa jorratu du, 17 disko argitaratuz. Mendibilen abestien letrek herri mugimenduari nahiz maitasunari egiten diete erreferentzia. Berak idatzi ditu kantatu dituen letren gehiengoa, baina euskal poeta garaikide askoren olerkiak ere musikatu ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gontzal Mendibil kantautore euskaldunak 'Biok' izeneko albuma kaleratu berri du