Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 28 de junio 2021, 22:30
Goizane Aizpuruak 'Izarak' nobela kaleratu berri du. Eleberria aurreko astean eman zuen ezagutzera Donostiako Udal Liburutegian, Alberdania argitaletxearekin elkarlanean. Honen aurkezpenean Debako idazleak eta Jorge Gimenez Bech argitaletxeko editoreak esku hartu zuten.
Istorio honetan hiru pertsonai gailentzen dira. Batetik, Ane eta Xabi, bizitza arrunta duen bikote gazte arrunta dena, eta, bestetik, haien lagun kuttuna den Elene. Hala, orporretan abiatuko dira hirurak eta hortik aurrera ez da ezer lehen izan zen bezalakoa izango. Kontakizun honetan narratzaile bat baino gehiago ageri da, Anez gain, narratzaile neutro bat ere hainbatetan mintzatuko baita. Horiez gain, ahots misteriotsu bat ere ageriko da, atal bakoitzaren hasieran.
Ane eta Eleneren arteko harremanak kontakizunean erantzukizun handia izango du, arima zein gorputz, eta harreman horren bilakaerak osatzen baitu lan honen mamia. Bertan hainbat gai lantzen dira, hala nola, gorputzaren bizipena, intimitatea, rolen banaketa eta haiek barneratzeko modua, bikotea, sexu eta bestelako harremanak edota maitasuna.
Goizane Aizpurua Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ogibidez, zaharberritze eta kontserbazioan lanean dabil. Literaturaren munduan, berriz, antzerkigintzan abiatu zenean hasi zen batez ere testuaren inguruko esperientzia estetikoa lantzen, Goaz antzerki taldeko kide izan baitzen.
Hala, 2006. urtean bere lehen antzerki gidoi luzea jorratu zuen, Goaz taldearentzat, 'Kanika zuri-beltzak' izenekoa. Era berean, 2013. urtean 'Irarrazabalgo hormarteratua' izeneko kondaira-bildumarako azken alea landu zuen. 2018an, aldiz, 'Afasia Airlines' poesia-liburua plazaratu zuen. Azken honekin idazle eta artista gipuzkoarrak Pasaia Hiria – Xabier Portugal garaikurra bereganatu zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.